11. eizioa. 2017ko martxotik azarora
EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 11. ediziora heldu da.
Aurtengo edizioak 5 saio izango ditu (20 ordu guztira).
Gaiak: prozedura elektronikoa eta administrazio elektronikoa; kontratazioa; ordenantzak eta erregelamenduak zehaztea; Udal Erregelamendu Organikoa eta tokiko zergak.
Bost saio (20 ordu): martxoaren 17an, maiatzaren 19an, ekainaren 16an, urriaren 6an eta azaroaren 10ean
Ordua: 9:30etik 13:30era
Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. María Díaz Haroko kalea 11. BILBO
Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia 2006az geroztik egiten da, eta, eta xedea du EAEko toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunak kalitate profesional handiagoz egiteko behar dituzten tresnak ematea.
Mintegia gai bakarreko hainbat saiotan egituratuta dago, hurrengo alderdiak barne hartuta:
- Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik, Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzkoak.
- Hitzaldi akademikoaren osagarriak diren gaiei buruzko gogoetarako espazioa; edo tokiko gobernuei buruzko esperientzia eta praktika onak.
- “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berrikuntzak aztertzeko espazioa.
*Aldizkari Digitala barne dago: gai orokorrei eta jurisprudentziari buruzko albisteak, arau-aipamenak eta intereseko bibliografia.