Eudel

EUDELek “Gardentasunaren hobekuntza udal txiki eta ertainetan” gaiari buruzko lan-tailerra antolatu du. Tailerra Bilbon izango da, otsailaren 27an (osteguna), 09:00etatik 11:00etara, EUDELeko Areto Teknikoan (Zabalgune plaza 5).

Parte-hartzaileak: tailerra Alonsotegi, Güeñes, Mungia, Ugao-Miraballes eta Zamudioko udaletako politikariei eta teknikariei dago zuzenduta.

Helburuak:

  • Norberaren udalean gardentasun praktikak ezartzeko orduan Sareko udal txikiak aurkitzen ari diren oztopoak identifikatzea.
  • Balizko irtenbideak proposatzea, udal gardentasunean pixkanaka aurrera egiteko.

Aztertuko diren gaiak:

1. PARTE HARTZEN ARI DIREN UDALAK ZEIN EGOERATAN DAUDEN ETA GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO ZEIN ZAILTASUN DITUZTEN ZEHAZTEA.

Azterketa esparruak:

  • Sentsibilizazio politiko-teknikoa.
  • Araudi aplikagarriaren ezagutza (Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berria).
  • Gardentasun estrategia.
  • Gardentasunaren kudeaketa: antolaketa eta baliabideak.
  • Gardentasunerako tresnak (udal webgunea, informaziorako eta komunikaziorako bideak, etab.).

2. GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO LEHENENGO URRATSAK/IRTENBIDEAK ZEINTZUK DIREN ZIRRIBORRATZEA.

  • Gardentasunari buruzko diagnostikoa egitea.
  • Jarraituko den estrategiara hurbiltzea.
  • Lehentasuneko ekintza-esparruak zehaztea.
  • Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berriarekin bat etorriz, inplementatu beharreko gutxieneko ekintzak eta epeak zehaztea.