2021etik, EUDELek zerbitzu esklusiboa eskaintzen die euskal udalei, Europako funtsei buruzko informazioaren eta laguntzaren arloan. Gaur egun, zerbitzu hau egonkortu egin da politikarien eta teknikarien 500 harpidetza baino gehiagorekin.
Berritasun gisa, eta udalen eskaerari erantzunez, EUDELek informazioaren estaldura zabaldu du, EAEn eta estatuan finantzaketa-aukera berriak identifikatzeko. Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Estatuko administrazio publikoek sustatutako eta toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdiei buruzko alertak eta fitxa deskribatzaileak jasoko dituzte harpidetutako pertsonek.
Laguntza mota bakoitza bereizteko, alertek identifikazio hau izango dute:
![]() |
AUKERAK!: EAEko eta Estatuko dirulaguntzen deialdiak.
*Modalitate berria. Alerta bat bidaliko da posta elektronikoz, honako informazioarekin: Deialdi bakoitzaren FITXA, epea eta deskribapenarekin. |
![]() |
NEXT!: Europako funtsen deialdiak.
*Oraingo zerbitzuari eutsiko zaio, honako informazioarekin: Deialdi bakoitzaren FITXA, epea eta deskribapenarekin. + NEWSLETTERA (hilabetekaria): Next deialdien laburpena OHIKO-GALDERAK (FAQ) ETA LAGUNTZA-DOKUMENTUAK Next funtsen kudeaketa |
WEB: https://udalaukerak.eudel.eus/eus
Deialdi aktibo eta material lagungarri guztiak eskuragarri daude zerbitzuaren webgunean

