Euskal Udalen eta toki erakundeen esku jartzen du EUDELek landutako ‘UDALA. Udal Finantzaketa’ argitalpenaren zenbaki berria (171. zk.), “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan. 2022-2023” gaiari buruzkoa.
Argitalpen honen bidez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren urriko bilerari buruzko informazioa ematen da, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen azken bileretan lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsen datuak ere.
Aurkibidea
Herri-dirubideen Euskal Kontseilua
Foru Aldundien zerga itunduen bilketa
- Diru-bilketaren 2022rako aurreikuspenak (aurrelikidazioa)
- 2023rako aurrekontu-aurreikuspena.
- Euskal Foru Ogasunen zerga itunduen bilketaren bilakaera (2006 – 2023)
- Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2023ko ekitaldirako behin-behineko zenbatekoa zehaztea.
- 2023ko ekitaldirako koefiziente horizontalak zehaztea
2023ko ekitaldirako erakundeen arteko akordioa, aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzkoa
Finantzen Lurralde kontseiluak
Udal finantzaketarako foru-funtsak
Arabako toki-erakundeak
- 2022ko aurrelikidazioa
- 2023ko aurrekontua
- Aurreko ekitaldietako likidazioak
- Toki-erakundeen partaidetza egonkortzeko funtsa (TEPEF)
- Obra eta zerbitzuen foru-plana eta auzo harremanak sustatzeko eta obra txikiak egiteko laguntzen programa.
Bizkaiko udalak
- 2022ko aurrelikidazioa
- 2023ko aurrekontua
Gipuzkoako udalak
- 2022ko aurrelikidazioa
- 2023ko aurrekontua
Udal finantzaketarako foru-funtsak, euro/biztanletan
Eranskinak
- TEFFF: 2022ko konturako ekarpenak / aurrelikidazioa eta konturako ekarpenen 2023rako aurreikuspena, udalen arabera
- UDALKUTXA: 2022ko konturako ekarpenak / aurrelikidazioa eta konturako ekarpenen 2023rako aurreikuspena, udalen arabera
- UFFF: 2022ko konturako ekarpenak / aurrelikidazioa eta konturako ekarpenen 2023rako aurreikuspena, udalen arabera
