Eudel

Euskadiko hamar udalerritan herritarrentzako bide-segurtasunari buruzko prestakuntza eskainiko duen autobus-zerbitzua egongo da. EUDELek Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren honako ekimen honetan parte hartu du, 2011tik antolatzen ibili diren informazio-kanpainen barruan.

2013ko abendura arte, udalek aukeratutako datan bisita bakarra egingo dute autobusek, bide-segurtasunari buruzko materiala eman eta informazioa zabaltzeko xedez. Autobusetan ordenagailuak eta herritar guztientzako jokoak egongo dira.

Honako zerbitzu hau jaso nahi duten udalerriak koordinatzeaz arduratuko da EUDEL. Haren bidez, istripuak eta haren ondorioak murrizteko estrategiak edo ohiturak sustatzen dira.