Ondoko informazio-bilera: Erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordeko lan taldeetan jorratzen ari diren funtsezko bi gairen berri emateko; izan ere, gai horiek eragin zuzena dute emakumeenganako indarkeriaren biktimen inguruan udalek ematen duten arretarako eta egiten dituzten esku-hartzeetarako.
Bilera urriaren 29an izango da, EUDELen Bilboko egoitzan (Zabalgune plaza 5,
Bilbao), ordutegi honekin:
9:30 – 11:30 Emakumeenganako indarkeriaren biktimen gaineko arretaren
irismenari buruzko adierazleen eta kategorien inguruko proposamena
delakoaren aurkezpena.
11:30 – 12:00 Atsedenaldia.
12:00 – 14:00 ‘Indarkeriaren biktima diren emakumeen datu pertsonalak
tratatzeko Gida Operatiboa’ zirriborroaren aurkezpena.