Sare Sozialen Taillera.
EUDELek, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA) bultzatzen jarraitzen du.
Ekimen honen helburua da udalei aholkularitza, prestakuntza eta laguntza eskaintzea, eraginkortasun eta gardentasun irizpideetan oinarritutako modernizazio eta eraldaketa estrategia propioak diseinatzeko eta garatzeko.
EUDELek antolatutako Tokiko Zuzenbideari buruzko mintegiaren VI. edizioak Euskadiko udalen aurrekontu-egonkortasunari buruzko gogoeta egingo du
- Batez ere idazkariei, aholkulariei eta udal langile juridikoei dago zuzenduta
- Mintegiak bost saio izango ditu; saiootan, toki esparruko arlo juridikoaren zenbait alderdi aztertuko dira, goi mailako katedradun eta magistratuen eskutik. Era berean, esparru juridikoko arlo arau-emaile, jurisprudentzial, dokumental eta bibliografikoko nobedadeak aurkeztuko zaizkie bertaratutakoei
- Hizlarietako bat Bilboko Udaleko Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorren zuzendari ordezkari Carlos Urgoiti izango da, eta Bilboko Udaleko aurrekontu-egonkortasuna eta defizitaren eta zor publikoaren kontrola izango ditu hizpide
Bilbon, 2012ko maiatzaren 4an. Gaur hasiko da EUDELen egoitzan Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegiaren VI. edizioa, Euskadiko Udalen Elkarteak HAEE-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan antolatuta.