Joan den ekainaren 11, 12 eta 13an, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL), Bilboko Udalarekin eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluarekin (CMRE) batera, tokian tokiko liderren Europako topaketarik garrantzitsuena antolatu zuen, BERDINTASUNAREN, ANIZTASUNAREN eta INKLUSIOAREN arteko lotura aztertzeko xedez.
“Ezberdintasunek elkartu egiten gaituzte!” lelopean, Konferentzia ekainaren 11n hasi zen, Rigoberta MenchúBakearen Nobel saridunaren hitzaldi inspiratzailearekin, eta ekainaren 13an amaitu zen, egitarauaren 33 saioetatikateratako ondorio nagusien aurkezpenarekin, ehun bat hizlariren eskutik (horietan erdiak baino gehiagoerantzukizuneko goi-karguetan aritzen diren emakumeak).
Europan bakarra den ekitaldi honek 40 herrialdetako tokian tokiko zein eskualdeetako 550 gobernu-hautetsi baino gehiago elkartzea lortu du, EBko erakundeetako ordezkari nabarmenekin (Europako Batzordea eta Parlamentua, Europako Kontseilua edo Eskualdeen Batzordea, besteak beste), eta, halaber, nazioarteko beste erakunde batzuk (hala nola, NBE Emakumeak, Kulturen arteko Hiri Sarea edo Arrazakeriaren aurkako Hirien Europako Sarea).
konferentziaren ondorioak
CMREren Zuzendaritza Batzordeak (Tokian tokiko nahiz eskualdeetako 60 elkartetako 248 ordezkari biltzen ditu, horien artean, EUDEL) ondorioen dokumentua onartu du; bertan, guztira, 17 proposamen egiten dira, emakumezko alkateen eta gizonezko alkateen zeregina nabarmena eta bidezkoa izateko asmoz, bidezkoagoa den gizartea eraikitzeko: udalerri desberdinak, inklusiboak, solidarioak eta jasangarriak, eskubide berdintasunarekin eta pertsona guztientzako aukerekin.
Ondorioen dokumentua (17 proposamenak)
EUDELek eskertu nahi du, bereziki, euskal udaletako ordezkarien interesa eta inplikazioa, Konferentziara bertaratzeko eta hizlari moduan parte hartzeko orduan. Esperientzia-partekatze oparoak eta EAEko jardunbide onek bete zuten ia programaren erdia.
Aldi berean egon ziren mahai-inguruek, eztabaidek eta tailerrek aukera eman zuten Europan dauden tokian tokiko jardunbideaurreratuenak eta berritzaileenak trukatzeko, Konferentziaren hiru arloetako bakoitzean, funtsezko beste balioen oinarri direnak (bizikidetza, gizarte-kohesioa, ongizatea eta udalerrien zein hirien garapen jasangarria, Giza Eskubideen nazioarte markotik).
Alde horretatik, Konferentziak topaleku bat ahalbidetu du, Europa osoko homologoen artean. Bertan, honi buruzko elkarrekintzari eta gogoetari ekin zaio: tokian tokiko gobernuek nola lagundu ahal duten, ekintza bateratutik eta gainerako erakunde-mailekin batera, pertsona guztiak aintzat hartzen dituzten komunitateak eraikitzen.
Material baliagarria
- Saioetako aurkezpen aipagarriak;esteka:https://we.tl/U4av7KbS1J.
- Prentsako berri nagusiakhedabideetan:https://www.scoop.it/t/equality-diversity-inclusion
- Konferentziaren laburpen-bideoa: http://bit.ly/Bilbao2018video
- Konferentziaren argazkiak: 1.eguna | 2.eguna | 3.eguna | Guggenheim
Konferentzia zifratan
|
550 parte-hartzaile |
40 herrialde |
100 hizlari |
33 saio |
4.301 elkarrekintza |
|
350 emakume,200 gizon |
60 emakume, 40 gizon |
15 esperientzia Euskadin |
(tuitak, likeak…) #CEMRBilbao2018 |