Eusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko zonaldeak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdiari buruzko agindua (Itsaspen programa). Laguntzak 2015-16 urteetan gauzatuko dira, eta 2,3 milioi euro bideratuko dira laguntza horietara.
Besteak beste, hauek finantzatzeko erabiliko dira laguntzak: oinarrizko zerbitzuen ezarpena, ondarearen zaintza, turismo ekimenak sortzea, enpresak modernizatzea, dibertsifikazio ekonomikoa eta autoenplegua. Horrela, legegintzaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lehentasunezkoak diren helburuetako bat lortzeko bidean aurrera egiten da, lehen sektorea modernizatu eta bizi kalitatea hobetzeko helburua lortzeko bidean, alegia.
Eskaerak egiteko epea uztailaren 27an amaituko da. Laguntza hauei buruzko informazio guztia hemen duzu eskuragarri: