Joan den abenduaren 2an, astelehena, Gardentasunari buruzko Legeaz informatzeko saioa egin zen, EUDELek eta IVAPek antolaturik. Bertan, Kongresuak azaroaren 28an behin betiko onartutako lege horren egitura, edukia eta irismena sakon aztertu ziren.
Jardunaldia udaletako zuzendaritzako arduradun publiko, idazkaritza eta kontu-hartzaileentzat zuzenduta zegoen eta EUDELen Bilboko batzar-aretoan (Ertzilla, 13) egin zen, 10:00etatik 13:00ak arte.
Gardentasunari buruzko Legea betetzeak hainbat erabaki hartzea ekarriko du, besteak beste, honako hauek bermatzeko: jokabide etikoak, kontuen azalpena, IKTen hobekuntza eta informazio eskuragarria edukitzea.
Emilio Guichot, Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko katedradunak hurrengo alderdiak azaldu zituen:
- Gardentasunaren egoera: Nazioartean, Europan eta Estatuan.
- Gardentasunari buruzko Legea prestatzeko prozesua.
- Autonomiek eta udalek erabakitzeko duten marjina.
