Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 15. edizioa izango du aurtengoa.
Edizio honetan, 5 saio egingo dira, martxotik azarora, eta, horietan, honako gai hauek jorratuko dira: Telelana, Modernizazioa eta Europako funtsei buruzko Errege Lege Dekretua, Hautaketa-prozesu digitalak, Hiri Agenda eta 2030 Agenda, Digitalizazioa eta adimen artifiziala.
Deskargatu saioen PROGRAMA (pdf)
Prestakuntza-programa hau 2006tik egiten da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunak kalitate profesional handiagoz garatzeko behar diren tresnak ematea du xede.
Hainbat saio monografikotan dago egituratuta mintegia, eta honako hauek hartzen dituzte:
- Ponentzia akademikoak, adituen eta profesionalen kontura, tokiko zuzenbide publikoaren funtsezko gaiei buruzkoak.
- “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: araudien, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren arloan dauden berritasunak aztertzeko gunea.
- Aldizkari digitala barne: bertan, intereseko jurisprudentzia, arauen aipamenak eta bibliografia jasotzen dira.
TOKIKO ZUZENBIDEAREN EUSKAL MINTEGIAREN 2021EKO PROGRAMA
Bost saio (20 ordu): martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 28, urriak 1 eta azaroak 5
Ordutegia: 09:30-13:30
Informazio gehiago hemen: www.eudel.eus/ www.ivap.eus
Antolatzaileak: EUDEL-IVAP