EUDELek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea sustatu du. Diagnostikoa egiteko, praktika onak trukatzeko eta Euskadiko udalen estrategia bateratua garatzea ahalbidetuko duten laguntza-ekintzen espazioa izango da Foroa, euskal herritarrei tokiko administrazio gardenagoak eta irekiagoak eskaintzeko.
Lehenengo fasean, foroa hiru lurraldeetako 24 udaletako talde pilotu batek osatuko du. Udalak gai honen gainean erakutsitako interesaren eta euren erakundeetako gardentasunaren garapenean duten esperientziaren arabera hautatu dira.
Foroa udal parte-hartzaileek ezagutzak, praktika onak eta estrategiak trukatzeko espazio gisa eratu da.
Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea
Ekimen honen helburua da Foroan parte hartzen duten udalek lortutako aurrerapenak eta bideratutako ekintzak Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzea, udal gehiagok foroarekin bat egin dezaten eta, epe laburrera, Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea osatu ahal izateko.
24 udalek osatutako talde pilotua:
Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Abanto Zierbena, Amurrio, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Eibar, Elgoibar, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Güeñes, Getxo, Guardia, Txorierrieko Mankomunitatea, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Ugao-Miraballes, Hondarribia, Irun.