Eudel

2014ko ikastaroetan izena emateko epea ireki da.

2014ko Zeharkako Prestakuntza Planaren barruan, EUDELek, HAEE/IVAPek eta Foru Aldundiek elkarrekin antolatuta, tokiko administrazioaren modernizazio eta berrikuntza helburu duen berariazko prestakuntza eskaintzen da.

Prestakuntzako eskaintza honen barruan, 8 ikastaro eta tailer daude eta HAEE/IVAPeko Bilbo eta Donostiako egoitzetan eskainiko dira datorren urtean zehar.

Hona hemen landuko diren gaietariko batzuk: prozedurei buruzko eskuliburuak, sinplifikazio administratiboa, zerbitzuen kostu efektiboaren kalkulua, kudeaketa-plan eta aurrekontu gardenak, gizarte-sareak eta 2.0 komunikazio-plana, herritarren atentzioa eta haiekiko komunikazioa, udalerriaren markari buruzko estrategia, besteak beste.

Metodologian, lehentasuna emango zaio kasu praktikoen analisiari eta taldeko dinamiken bitartez ikasleen parte-hartzeari.

Bai prozesuetan bai prozeduretan, bizkorragoa eta efikazagoa izateaz gain, herritarrekiko harremanetan gardenagoa eta hurbilagoa den udal antolakuntza bultzatzeko, berrikuntzari buruzko prestakuntza beharrezkoa da. Horregatik, udalek beraientzat interesgarritzat identifikatutako proiektuak abian jartzeko asmoz, 2014ko Prestakuntza Planak eduki hauei lehentasuna eskaintzen jarraitzen du.

Ikastaroetan izena ematea:

Ikastaroetan matrikulatzeko udaleko prestakuntzako koordinatzaileak eskabidea bidali behar du honako helbide honetara: prestakuntza@ivap.es

HAEE/IVAPek onartutako ikasleen zerrenda baieztatuko du.

Informazio gehiago edukitzeko: www.eudel.net