- Georgia, Armenia, Moldavia eta Bielorrusiako hogei bat udal ordezkariz osatutako ordezkaritza zen.
- Bisita teknikoa pasaden astelehenean abiatu zen Arabako Errioxako Kuadrillan, eta ekainaren 26tik 29ra arte iraun zuen, Euskadiko zenbait udalerri bisitatuz, udal lankidetzaren eta kudeaketaren arloko esperientzien berri izateko. Beste batzuen artean, honakoak bisitatu zituzten: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, Galdakaoko hondakinen bilketa pneumatikorako planta, Donostiako gizarte-zerbitzuak edo Bilboko hiri-eraldaketa.
- Partekatutako kudeaketarako formulak (adibidez, Mankomunitateak, Arabako Kuadrillak edo Partzuergoak) konponbide egokiak dira neurri txikiagoko udalerrientzat; izan ere, mota horretako udalerriek ez dute egitura eta baliabide nahikorik izaten, zenbait zerbitzu euren kontura eman ahal izateko.
Bilbon, 2017ko ekainaren 28an. Ekainaren 26, 27 eta 28an, Georgia, Armenia, Moldavia eta Bielorrusiako hogei pertsonaz (zinegotziak, arduradun teknikoak eta beste udal ordezkariak) osatutako ikerketarako bisita teknikoa egin zuen Euskadin, Europako Kontseiluak antolatuta eta EUDELen lankidetzarekin; izan ere, zenbait udalerriren artean modu bateratuan zerbitzuak emateko esperientzia arrakastatsuak eta praktika onak ezagutzeko asmoa zuten.
Hiru egunez, Europako Kontseiluaren ordezkaritzak hiru lurraldeak zeharkatu zituen, bertatik bertara ezagutu ahal izateko udalen artean EAEn garatu ziren zenbait kudeaketa-formula.
EUDELek zenbait urte daramatza Europako Kontseiluarekin lankidetzan, ikerketarako bisitak antolatzen. Horrela, ezagutzera ematen dira zenbait udalerriren arteko lankidetza bidez zerbitzu publikoak kudeatzeko eredua eta euskal lankidetza eredua. Euskadiko udalen eredua bereziki interesatzen zaio Europari, neurri txikiagoko udalerrien kasuan; batez ere, horrela kostuak aurreztu eta baliabideak arrazionalizatu daitezkeelako, toki mailan zerbitzu publikoak modu partekatuan kudeatuz eta funtsezko hiru ardatz elkartuz: herritarrekiko hurbiltasuna, kalitatea, eta emandako zerbitzuaren eraginkortasuna eta efizientzia.
Gehienetan, udalez gaindiko erakundeen formula erabiltzen da, ura kudeatzeko, zaborrak batzeko, abandonatutako animaliak batu eta zaintzeko (udal txakurtegia), hondakinak tratatzeko eta lurralde jakin batean garraiobideak modu partekatuan kudeatzeko (autobusa, trena, metroa, tranbia…). Gizarte zerbitzu edo berdintasun arloko mankomunitateak ere ohiko formula dira Euskadin.
Udalen arteko lankidetzak ibilbide historiko luzea dauka Euskadin, eta, urteekin, zenbait formula garatu eta perfekzionatu dira, zerbitzu publiko jakin batzuk modu partekatuan kudeatu ahal izateko. Hauek dira formularik sustraituenak:
- Mankomunitateak (38), zeintzuen barruan 186 udalerri baitaude (%74,10).
- Partzuergoak (22),
Baina badaude beste adibide batzuk ere; esate baterako, Arabako Kuadrillak (7).
Gauzak horrela, udalek (euren menpeko erakunde eta sozietateekin) eta udalez gaindiko erakundeek edo partekatutako kudeaketarako formulek osatzen dute tokiko sektore publikoa.
Europako Kontseiluaren ordezkaritzaren IKERKETARAKO BISITAREN EGITARAUA
Ekainak 26 (astelehena), ARABAKO KUADRILLAK:
>10.30-11.00. Bisita Arabako Errioxako (Guardia) Kuadrillara
– EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen jardueraren aurkezpena. Mar Zabala, zuzendaria
-Arabako Errioxako Kuadrillaren funtzioen eta eskumenen aurkezpena, Kuadrillako presidente eta Kripango alkate Joseba Fernández Callejaren eskutik.

www.cuadrillalariojaalavesa.com www.kripan.net www.laguardia.eus
Ekainak 27 (asteartea), BIZKAIA:
>09.00-11.00. Bisita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioetara (Arrigorriaga). Pedro María Barreiro zuzendari nagusiaren aurkezpena. www.consorciodeaguas.com

>11.30-14.00. Bisita Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatera (Zamudio). Presidente eta Zamudioko alkate Igotz Lopez Torrek azaldu zuen nola egiten den zerbitzu publikoen kudeaketa eta prestazioa, Bizkaiko zenbait udalerriren artean. www.e-txorierri.com

>16.00-17.30. Bisita Galdakaoko (Bizkaia) hondakinen bilketa pneumatikorako planta integraleko instalazioetara, eta plantaren funtzionamenduaren erakustaldia. Aurkezpena, Galdakaoko alkate eta EUDELeko Batzorde Eragileko kide den Ibon Uriberen eta plantaren kudeaketaren arduraduna den Jose Luis Aspiazuren eskutik. www.galdakao.eus

Ekainak 28 (asteazkena), BILBAO eta DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN:
>08.30-10.30-Bilboko hiri-eraldaketaren aurkezpena, Bilbao Metrópoli 30 Elkartearen eskutik; zehazki, Alfonso Martínez de Cearra zuzendariaren eskutik. EUDELek Bilbon duen egoitzan. www.bm30.es

>12.00-14.00. Bisita Donostiako Udalera, bertako gizarte-zerbitzuak kudeatzeko eta emateko eredua ezagutzeko, Aitziber San Román Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren eskutik. www.donostia.eus
Europako Kontseiluak laguntzarako, babes teknikorako eta bitartekaritzarako zenbait programa-ildo ditu, Europako tokiko gobernuei zuzenduta. Programa horien barruan, tarteka, ikerketarako eta trukerako bisitak antolatzen dira hainbat herrialde eta eskualdetako udalerrien artean, euren errealitateak eta esperientziak bertatik bertara ikusteko. * Gaur egun, Europako Kontseilua 47 estatu kidek osatzen dute, eta tartean daude Europar Batasuneko 28 kideak.