Eudel

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ibon Uribek, Berdintasunaren aldeko EUDELeko ordezkariak, aurkeztu diete Euskadiko udalei Beldur Barik programaren V. Edizioa. Programa honen xedea gazteen arteko jarrera sexistei aurrea hartzea da. Emakundek programaren bederatzigarren edizio hau antolatu du eta, horretarako, hurrengo eragileen laguntza dauka: EUDEL; Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak; Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntz Politika Saila, UPV-EHU eta EITB.

2014ko edizio berri hau aurkezteko bilera ekainaren 26an (osteguna), 9:30etik 12:00etara egin zen, Bilboko EUDELeko egoitzan.

TOKI-EKIMENAK EGITERAKO SUSTAPENA

Aurten ere, udalek gazteekin toki-ekimenak eta –prozesuak egin ditzaten sustatu nahi da, indarkeria sexista gainditzeko urrats sendoak egiten laguntzeko. Horretarako, udalerriei hiru lan-maila eskaintzen zaizkie Beldur Barik programaren barruan, kontuan harturik programak zer nolako interesa pizten duen, udal bakoitzak zer nolako ahalmena eta prestasuna duen lan egiteko, eta zer baliabide dituen.

Horrela, tresna batzuk diseinatu dira: maila guztietan lan egiteko aukera ematen dute, eta bat datos indarkeria sexista gainditzeko planteatzen den ildo estrategikoarekin.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

Idazkari teknikoa: beldurbarik@beldurbarik.org

Beldur Barik programak zuzenean lan egiten du gazte jendearekin, estrategia global-lokal baten bitartez, zeina bi ekintzen inguruan gauzatzen den: Lehiaketa eta Topaketa; horiek dira programaren bizkarrezurra.