2030 Agendaren barruan, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak alkateei informazio-saio batera dei egin die, Euskadiko udalerrietan GJH (Garapen Jasangarriko Helburuak) zabaltzearen alorrean aurrera egiteko.
Azaroan, hiru saio egingo dira, lurralde bakoitzean bat, 12:00etatik 14:00etara. Hona hemen egunak eta lekuak:
• Astelehena, hilak 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia, Gasteiz aretoa)
• Asteartea, hilak 12, DONOSTIA (Koldo Mitxelena, ekitaldi aretoa)
• Asteazkena, hilak 13, BILBAO (EUDEL, Ercilla 13 areto nagusia)
Saioaren helburuak
• Alkateei Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari buruzko informazioa ematea, bai eta horrek politika publikoen estrategia planifikatzerakoan eta gauzatzerakoan dakartzan erronka eta aukerei buruzkoa;
• GJHen ikuspegi transbertsala sustatzea, udal politikan eta kudeaketan;
• GJHak Euskadiko Udalen agenda propio gisa hartzea, eta hori errealitate bihurtzeko laguntzea, alkateen lidergotik eta tokiko errealitate bakoitzaren aniztasuna aintzat hartuta.



