Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Ekainaren 28a ospakizunerako, memoriarako eta aldarrikapenerako eguna da. Beste urte batez, Berdindu k LGTBIQ+ kolek boak egindako bidea aitortu nahi dugu. Gure gizartean dagoen aniztasuna ikusgarri egin nahi dugu, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.

Baina egun honek hausnarketarako tartea ere izan behar du. Izan ere, oraindik ere badira egiteko dauden lanak. LGTBIQ+ kolek boaz multzo gisa hitz egiten badugu ere, errealitate guz ak ez dira baldintza berberen pean bizi.

Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten iden tateak, gorputzak eta sexuorientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta pertsona bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko. Egoera hori ez da gizartean bakarrik gertatzen. Inklusio handiagoa egon beharko lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.

Era berean, ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Diskriminazioak ez du modu bakarrean eragiten, eta ez die pertsona guz ei berdin eragiten. Gurutzatzen gaituzten faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-iden tatea edo gorputzak beste egoera batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa egoerekin.

Horrek esan nahi du ez dela gauza bera LGTBIQ+ pertsona izatea laguntza-sare bat, egonkortasun ekonomikoa edo aitortza soziala izanda, edo prekaritatean, bakardadean edo diskriminazio anitzen erdian bizitzea. Euskadin ere bizi dira LGTBIQ+ pertsonak zaurgarritasun, desberdintasun edo ikusezintasun egoeretan. Besteak beste, egoera administra bo irregularrean dauden migratuak, kale egoeran bizi diren pertsonak, espazio heteronorma boetan bizi diren adinekoak edo aniztasun psikikoa duten gazte LGTBIQ+ak. Pertsona batzuek zailtasun handiagoak dituzte enplegua eskuratzeko, etxebizitza bat lortzeko edo osasun-arreta jasotzeko. Beste askok ez dute espazio segururik aurkitzen, edo ezin dute beren iden tatea lasaitasunez bizi espazio publikoan. Horrega k, Harrotasunaz hitz egiten dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guz entzako bizi-baldintza duinez. Inork ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua jus fikatu edo beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.

Azken urteetan ikusten ari gara zenbait diskurtsoek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela. Era berean, espazio batzuk gero eta seguruagoak ez direla pertsona LGTBIQ+ askorentzat ere ikusten ari gara. Horren aurrean, gogorarazi behar dugu gizarteko espazio guz ak herritar guz enak direla. Eta espazio bat benetan publikoa bada, anitza izan behar du nahitaez. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona guz ek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.

Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta denon ondarea. Gizarte irekiagoa, demokra koagoa eta giza arragoa eraikitzen laguntzen digu. Horrega k da beharrezkoa oraindik ere ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere erresistentzia egitea delako. LGTBIQ+ pertsona guz en errealitateak ikusgarri egiteak garrantzitsua izaten jarraitzen duelako. Eta oraindik ere badirelako bazterrean geratzen diren ahotsak, bizipenak eta beharrak.

Berdindu k, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQ+ pertsona guz ekin, bereziki zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi direnekin. Lanean jarraituko dugu pertsona guz entzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea eraikitzeko.

Ekainak 28

LGTBIQ+ kolek boaren Sexu Askapenaren  eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren Manifestua

Ekainaren 28a LGTBIQ+ pertsonen eskubideak ospatzeko, gogoratzeko eta defendatzeko  eguna da.

Egun honek oraindik dauden erronketan pentsatzeko ere balio du.

Aurrerapen asko lortu diren arren, LGTBIQ+ pertsona guztiek ez dituzte egoera berberak bizi.

  • Trans eta intersexual pertsonek diskriminazioa jasaten jarraitzen dute.
  • Lesbiana eta pertsona bisexual askok zailtasunak dituzte beren burua ikusarazteko.
  • Pertsona batzuek oztopoak aurkitzen dituzte aintzatetsiak eta errespetatuak izateko.

Arazo horiek gizartean gerta daitezke, baina baita errespetua eta inklusioa egon beharko luketen lekuetan ere.

Garrantzitsua da ulertzea pertsona batek diskriminazioa jasan dezakeela hainbat arrazoirengatik aldi berean.

Adibidez, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik, jatorriagatik, larruazalaren koloreagatik, egoera ekonomikoagatik, desgaitasunen bat izateagatik, osasun mentaleko arazoengatik edo beste kalteberatasun-egoera batzuengatik.

Pertsona guztiok ez ditugu aukera berdinak. LGTBIQ+ pertsona batzuek familiaren laguntza, egonkortasun ekonomikoa eta aintzatespen soziala dute.

Beste pertsona batzuek egoera zailagoak bizi dituzte.

Adibidez, migratzaileak, pobrezia-egoeran dauden pertsonak, dibertsitatea errespetatzen ez duten inguruneetan bizi direnak, beren nortasuna askatasunez erakustea zaila den eremuetan bizi direnak edo desgaitasuna duten LGTBIQ+ gazteak,

Pertsona horiek zailtasun gehiago izan ditzakete lana aurkitzeko, etxebizitza bat eskuratzeko, bizitza sozialean parte hartzeko edo beren nortasuna lasaitasunez eta segurtasunez bizitzeko.

Harrotasun Eguna ez da ospakizun hutsa. Eskubide eta aukera berdintasunaren alde lanean jarraitzeko aukera ere bada.

LGTBIQ+ pertsonen eskubideek gizarte osoari egiten diote mesede. Azken urteotan, zalantzan jartzen ari dira jada lortuta zeuden eskubideak. Badaude ere LGTBIQ+ pertsona batzuk seguru edo errespetatuta sentitzen ez diren lekuak.

Horrega k, garrantzitsua da gogoraraztea gizarteko espazio guz ak pertsona guz ontzat direla.

Espazio publikoek anitzak eta inklusiboak izan behar dute. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, gune kulturalak, komunitarioak…

Leku horiek guz ek aukera eman behar digute, pertsona guz oi, parte hartzeko eta baldintza berdinetan bizitzeko.

Aniztasuna ez da arazoa. Aniztasuna errealitate eta balio posi boa da gizartearentzat. Gizarte irekiagoa, demokra koagoa, errespetuzkoagoa eta giza arragoa eraikitzen laguntzen digu.

Horrega k, ekainaren 28a egun garrantzitsua da oraindik. LGTBIQ+ pertsonen eskubideak defendatzeko, haien errealitateak eta esperientziak ikusarazteko eta oraindik desberdintasunak daudela gogorarazteko eguna da.

Berdinduk LGTBIQ+ pertsona guz ekiko konpromisoa berritu du. Kalteberatasun handieneko egoerak bizi dituztenei ere bereziki laguntzen diegu.

Lanean jarraituko dugu pertsona guz entzako gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa eraikitzeko.

LGTBIQ+: Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual,

Intersexual, Queer eta beste batzuen siglak dira (+).

Lesbiana: Emakume homosexuala, emakumeenganako erakarpen sexual, fisiko eta sen mentala duena.

Trans pertsonak: jaiotzean esleitutako sexuarekin/generoarekin  identifikatzen ez diren pertsonak.  Adibidez, transexualak, transgeneroak edo ez-binarioak.

Pertsona intersexualak: gizonezkoaren edo emakumezkoaren definizio ohikoekin (kromosomak, gonadak, hormonak  edo ugalketa/genitalen anatomia) guz z bat ez datozen sexu-ezaugarri biologikoekin jaiotzen diren pertsonak dira.

Pertsona intersexual batzuk gizonak dira, beste batzuk emakumeak, eta beste batzuk hainbat modutan iden fika daitezke.

Sexu-orientazioa: Pertsona batek beste batzuekiko mantentzen duen jarrera emozionala, erromantikoa edo sexuala.

Oso alderdi garrantzitsua da pertsonon bizitzan.

Ohikoenak heterosexuala, homosexuala edo bisexuala dira.  Baina badira beste batzuk.

Genero-identitatea: pertsona batek bere burua identifikatzeko modua da, haren genitalei erreparatu gabe.

Adibidez, bulba edo zakila.

Pertsona batzuk emakume sentitzen dira, nahiz eta gizonen gorputzarekin jaio ziren, eta alderantziz, edo gizon edo emakume sentitzen ez diren pertsonak.

Kalteberatasuna: pertsonak bizitzan zailtasun gehien dituen egoera (ekonomikoak, osasunekoak, familiakoak, etab.) eta babes eta laguntza handiagoa behar duena.

 

 

  • Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek Bidea Zabaldu aurkeztu dute, tokiko erakundeek diskriminazioaren aurrean jarduteko tresna.
  • Esther Apraiz EUDELeko elkarteburuak eta Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako zuzendariak diskriminazio arrazistaren, xenofoboaren, ijitoen aurkakoaren eta LGTBIfobikoaren aurkako erreferentziazko eskuliburu hau aurkeztu dute Bilbon.
  • Aurkezpena LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren (28J) barruan kokatzen da, eta udalek tratu-berdintasunaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen defentsan duten zeregina aldarrikatzen du.

Bilbo, 2026/06/26

EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkate Esther Apraizek eta Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendari  Txema Ezkerrak gaur “Bidea Zabaldu: Tokiko Erakundeen papera, diskriminazio arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoaren aurka. Teoriatik praktikara” gida aurkeztu dute, euskal toki-erakundeei zuzendutako eskuliburu bat, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko politika publiko zehatzetan aurrera egiteko.

Aurkezpena LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren (28J) testuinguruan egin da. Eusko Jaurlaritzaren zuzendariaren hitzetan, egun honek «gogorarazten digu konkistatutako eskubideak egunero defendatu behar direla, baita hurbilenetik ere: gure herri, auzo eta hirietatik».

Eusko Jaurlaritzaren eta EUDELen arteko lan-prozesu partekatu baten emaitza da Bidea Zabaldu, Berean, Tratu Berdintasunaren eta Diskriminaziorik Ezaren Euskal Zerbitzuaren orientazioarekin. EAEko tokiko erakundeek, hainbat arlotako teknikariek eta ordezkari politikoek parte hartu dute plana egiten, dokumentu erabilgarria, aplikagarria eta ekintzara bideratua eskaintzeko.

EUDELeko elkarteburuak azpimarratu du Bidea Zabaldu “gizarte bidezkoago, kohesionatuago eta demokratikoago batekiko konpromisoa” dela. Udalerriei ibilbide-orri bat eskaintzen die diskriminazioak aitortzeko, biktimei laguntzeko, bazterketa-egoera berriak prebenitzeko eta gure udalerrietan bizikidetza indartzeko “. Esther Apraizek adierazi duenez, Euskadiko hiriak eta herriak ez dira baztertzaileak eta gorroto-istiluak, eta, horregatik, “funtsezkoa da udalek, mankomunitateek eta kuadrillek adostutako irizpideak eta tresna komunak izatea egoera horiek prebenitzeko, detektatzeko eta behar bezala erantzuteko”.

Ezkerra zuzendariak, bestalde, nabarmendu duenez, eskuliburua “ez da beste dokumentu bat”, baizik eta “euskal gizarte osoarentzako erakunde-estandar bat”. “Arrazakeriaz, xenofobiaz, antigitanismoaz eta LGTBIfobiaz ari gara, baina, batez ere, zer herrialde-mota izan nahi dugun aipatzen dugu. Euskadik eskubideak babesten dituen komunitatea izan nahi du, beste aldera begiratzen ez duena eta balioak politika publiko bihurtzen dituena “, adierazi du.

Dokumentuak premisa argi bat du abiapuntu: diskriminazioak eragina izan dezake udalerrien eguneroko bizitzan. Espazio publikoetan, zerbitzuetan, kirol-eremuetan, aisialdi-inguruneetan, auzo-harremanetan edo baliabideetarako sarbidean gertatzen da.

Bidea Zabalduk ibilbide praktiko bat eskaintzen du tokiko erakundeek aniztasuna ulertu, diskriminazioaren gizarte-errealitatea aitortu, indarrean dagoen lege-esparrua ezagutu, udal-eskumena beren gain hartu eta jarduketa zehatzekin konprometitu ahal izan dezaten.

Eduki nagusien artean, eskuliburuak honako hauek planteatzen ditu: diskriminazio- edo gorroto-gertakariei aurre egiteko protokolo argiak izatea; herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak bultzatzea; langile publikoak prestatzea egoera horiek detektatzeko eta horiei erantzuteko; tokiko araudiak, ordenantzak eta erregelamenduak berrikustea diskriminazio-joera posibleak ezabatzeko; eta tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren irizpideak txertatzea kontratazio publikoan eta dirulaguntzak ematean.

Eusko Jaurlaritzak EUDELekin batera egindako lana eskertu du, eta erakundeen arteko lankidetza defendatu du, “zorroztasunez, adostasunez eta toki-autonomia errespetatuz aurrera egiteko formularik onena” dela iritzita.

Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak tokiko erakundeei laguntzen jarraituko du, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza gauzatzeko tresnak gara ditzaten.

“Aniztasuna zatitzeko erabiltzen dutenen aurrean, Euskadik eskubideekin, bizikidetzarekin eta erantzukizun publikoarekin erantzuten du. Eta pertsonak eta kolektiboak arazo gisa adierazi nahi dituztenen aurrean, euskal erakundeok argi eta garbi esaten dugu arazoa diskriminazioa dela “, adierazi du Ezkerrak.

Protokolo-eredua

EUDELeko elkarteburuak eskuliburuaren eranskin gisa doan protokolo-eredua nabarmendu du, toki-erakundeei «ibilbide-orri» praktiko bat eskaintzen diena. Protokolo malgua da, orientazio-jarraibideak dituena, eta udal bakoitzak erabakiko du nola aplikatu, tokiko komunitatearen errealitatearen, baliabideen, premien eta ezaugarrien arabera.

Protokoloaren helburua da eragindako pertsonek arreta egokia, soziala, psikologikoa edo juridikoa jaso ahal izatea bermatzea, erabilgarri dauden udal-baliabideak erabiliz edo, beharrezkoa denean, zerbitzu espezializatuetara bideratuz, hala nola Biktimari Laguntzeko Zerbitzura, ERABEREAN Sarera edo dauden beste baliabide publiko eta sozial batzuetara.

“Hemen udalek funtsezko zeregina dugu, administrazio hurbilagoa garen aldetik, biktimari prozesu osoan zehar laguntzeko, informazioa eta baliabide espezializatuak eskuratzea erraztuz eta desorientazio- edo birbiktimizazio-egoerak saihestuz”, amaitu du Esther Apraizek.

 

Bukatzeko, Saileko zuzendariak azpimarratu duenez, lan honek “garrantzi berezia hartzen du 28J atalaren esparruan”. “Harrotasuna ez da ospakizun hutsa. Oroimena da, errebindikazioa, eta erakundeei egindako deia ere bada. LGTBIQ+ pertsonek aske, segurtasunez, aitortzarekin eta beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dute Euskadiko edozein udalerritan “, baieztatu du.

Alde horretatik, Ezkerrak behin eta berriz esan du “legeak ezin direla aldizkari ofizialetan geratu”. «Kalera, herritarren arretarako mostradorera, kiroldegira, plazara, gelara, garraiora, gizarte-zerbitzura eta bizikidetza-espazio bakoitzera iritsi behar dute. Horixe da Bidea Zabalduren zentzua: teoriatik praktikara pasatzea “, gaineratu du.

 

  • EUDELek Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren (ODELL) euskal egoitza hartuko du eta Bilbo izango da Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatutako proiektuaren “itsasargi-hiria”.
  • Urriaren 2an, tokiko ordezkari hautetsien aurkako mehatxuei buruzko Europako lehen txostena aurkeztuko da, Milango Bocconi Unibertsitateak egina.

Bilbo, 2026ko ekainak 19. EUDELek eta Bilboko Udalak Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokia (ODELL) aurkeztu dute gaur Euskalduna Jauregian, Democracy Week Euskadi ekimenaren amaiera-ekitaldian. Bi erakundeak Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) bultzatutako proiektu aitzindari honen partaideak dira. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren (Hub Local2030 Euskadi) babesa eta Milango Bocconi Unibertsitatearen babes zientifikoa ditu.

Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) sustatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin (Hub Local2030 Euskadi), Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiak (ODELL) Euskadi erreferente bihurtuko du Europan kalitate demokratikoa indartzeko eta Europako tokiko ordezkarien belaunaldi berria sustatzeko. Ekitaldian hauek hartu dute parte: Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Esther Apraiz, EUDELeko elkarteburua; Asier Areitio, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendaria; eta Fabrizio Rossi, Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CMRE) idazkari nagusia.

Euskadiko gazte hautetsiek ere esku hartu dute, politikaren arloko “harrobi berriak” dituen erronkei (polarizazioa, desinformazioa, desafekzioa), gazteen parte-hartzeari eta erakundeekiko konfiantza indartzeko moduari buruz duten ikuspegia partekatzeko.

Gaurko ekitaldian amaitu da joan den abenduan Bruselan hasitako prozesua, Bilbo “itsasargi-hiri” izendatu zutenean eta EUDEL Behatokiaren euskal egoitza izendatu zutenean. Une honetatik aurrera, Bilbo erreferente eta enbaxadore delarik, Euskadiko udalerriak Europako nodo nagusietako bat izango dira ezagutza sortzeko, jardunbide egokiak trukatzeko eta kalitate demokratikoa indartzeko eta udal-eremuan erantzukizun publikoak dituztenak babesteko gomendioak egiteko.

ODELL Europan konfiantza publikoa, bizikidetza eta tokiko bizitza politikoaren osotasuna indartzeko sortu zen. Behatokiak tokiko ordezkari hautetsien aurkako mehatxuak monitorizatu eta aztertuko ditu, Europa mailako datu konparagarriak sortuko ditu eta erantzun instituzionalak bideratzeko ekintzak proposatuko ditu. Bere lana, batez ere, sortzen ari diren fenomeno hauetan oinarrituko da: ziberjazarpena, desinformazioa, gorroto- eta larderia-kanpainak, politikan dauden emakumeen aurkako indarkeria sexista edo kargu publikoen eta haien ingurune pertsonalaren aurkako erasoak.

Ekimenak Europa osoan zabaltzen ari den kezkari erantzuten dio. Alkateek eta zinegotziek herritarrengandik gertuen dagoen erakundea dira eta, aldi berean, polarizazioaren, sare sozialetako presioaren eta erantzukizun publikoak dituztenen aurkako mehatxuen arriskurik handiena daukana da. ODELLen helburua da ebidentzia zorrotza ematea fenomeno horiek hobeto ulertzeko eta demokrazia oinarritik (udalerriak) indartuko duten erantzun instituzional eraginkorrak diseinatzen laguntzeko.

Demokrazia hurbiltasunetik eraikitzen da”

Jardunaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkatea, Asier Areitio Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendaria,  eta Fabrizio Rossi CEMReko idazkari nagusia bildu dira, eta bat etorri dira tokiko gobernuek Europan demokraziaren lehen lerro gisa duten zeregina azpimarratzean.

Juan Mari Aburto: “Gogoetarako tresna bat baino gehiago da. Konfiantza handiagoa, erantzuteko gaitasun handiagoa eta tokikotik Europarantz kalitate demokratiko handiagoa sortzeko tresna operatiboa da”.

Bilboko Alkateak txalotu egin du ekimena, bere ustez “ekimen aitzindaria bezain beharrezkoa da eta egoitza biak gure udalerrian dauzka.”Alkateak bere itxaropenak partekatu ditu. “Epe laburrean, espero den emaitza oso zehatza da: ODELL osatzen dugun eragileen arteko lankidetza eraginkor eta aldeaniztuna sendotzea, benetako errealitate operatibo bihur dadin. Epe ertainean, inpaktu estrukturalagoa lortu nahi dugu: lehenik, mehatxuei aurrea hartzeko gaitasuna hobetzea; bigarrenik, demokrazia hurbiltasunetik sostengatzen dutenak indartzea; eta hirugarrenik, ezagutza hori gomendio eta politika erabilgarri bihurtzea”.

Fabrizio Rossi: “Bilbo eta EUDEL aukeratu ditugu Europan demokrazia berritzeko eta indartzeko abangoardia izan daitezen”.

Fabrizio Rossi CMREko idazkari nagusiak azaldu duenez, “Behatokian lan berritzaile eta funtsezkoa egiten dugu datuak biltzeko, ebidentziak sortzeko eta, Europa mailan, erantzun eraginkorrak eskaintzeko tokiko ordezkariek jasaten duten indarkeria gero eta handiagoaren eta kezkagarriaren aurrean. Mehatxu horri aurre egitea ezinbestekoa da gure erakundeen etorkizuna bermatzeko“.

Esther Apraiz: “Herritarren ‘ahotsa’ ordezkatzea jarduera arriskutsu bihurtzen denean, demokrazia osoa ahuldu egiten da”.

EUDELeko elkarteburuak adierazi duenez, “ODELL demokrazia hurbiltasunetik sostengatzen dutenak babesteko sortu zen, baina baita etorkizunari begiratzeko ere. Europak behar duen tokiko demokraziaren belaunaldi berri horren erreferente izendatu gaituzte: freskoagoa eta hurbilagoa, askotarikoagoa, gizarteari lotua eta udalerrien eta lurraldeen eraldaketa bultzatzeko gai dena“.

Asier Areitiok Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendariak nabarmendu duenez, Euskadiren konpromisoa “egunero abangoardiako demokraziaren herria eraikitzen jarraitzea da. Erakunde sendoak eta herritartasun erantzunkidea dituen herria. Europari eta munduari elkarbizitzarako, partaidetzarako eta kalitate demokratikorako eredu aurreratua ematen dion herria“.

TOKIKO ORDEZKARIEN AURKAKO MEHATXUEI BURUZKO EUROPAKO LEHEN TXOSTENA

Ekitaldian iragarri da, halaber, ODELLen urteko lehen txostenaren aurkezpena Bilbon egingo dela urriaren 2an. Txosten hori Milango Bocconi Unibertsitateak egin du. Alkate eta zinegotziek beren jarduera publikoa gauzatzean jasaten dituzten mehatxuen lehen erradiografia europarra eskainiko du azterlanak. Europako hainbat herrialdetatik datozen datuetan oinarrituko da, lehendik dauden iturri publikoetatik abiatuta, batez ere komunikabideetan eta dokumentatutako beste erregistro batzuetan argitaratutako informazioetan.

Behatokiaren lehen lanek Europako tokiko ordezkarien aurkako 1.000 eraso bortitz eta larderiazko eraso baino gehiago dokumentatu dituzte azken sei urteetan. Analisien arabera, gainera, gertakariak gero eta gehiago dira, batez ere hauteskunde-garaian. Gero eta mehatxu gehiago egiten dira sare sozialetan baina erregistro ofizialetan oraindik ez da askorik jasotzen.

Datu kezkagarrienen artean andrazkoek tokiko politikan daukaten kalteberatasun berezia dago. ODELLek aztertutako azterlanek erakusten dutenez, emakumezko alkateek gizonezkoek baino hiru aldiz eraso gehiago jasan ditzakete, batez ere agintaldiko lehen hilabeteetan.

Txostenak Europako, Estatuko eta tokiko erakundeei zuzendutako gomendioak jasoko ditu, ordezkari publikoen babesa eta tokiko gobernuen erresilientzia demokratikoa indartzeko.

BELAUNALDI-ERRELEBOA ETA PARTE-HARTZE POLITIKOA

Jardunaldian, halaber, Democracy Week Euskadi-ren esparruan, Gazteriaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan tokiko gazteriari eta demokraziari buruz egindako tailerraren ondorioak aurkeztu dira. Iratxe Uriarte Kontseiluko presidenteak eta sentsibilitate eta lurralde desberdinetako hiru ordezkari hautetsik –Iker Santocildes, Urduñako alkatea; Laura Ré, Pasaiako zinegotzia; eta Darío Ocio, Zambranako alkateordea- hausnarketa partekatua helarazi dute belaunaldi berriek tokiko bizitza publikoan sartzeko eta irauteko dituzten desafioei buruz.

Ondorio nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: bizitza pertsonala, profesionala eta politikoa uztartzeko zailtasunak, gero eta gehiago agertzea jendaurrean, desinformazioaren eta polarizazioaren inpaktua, laguntza indartzeko beharra eta lidergo berrien sorkuntza. Eztabaidak arreta jarri du genero-desberdintasunetan, tokiko politikan sartzea eta irautea baldintzatzen jarraitzen baitute. Ondorio horiek ODELLen etorkizuneko lan-ildoetan txertatuko dira, parte-hartze demokratikoa indartzeko eta Europako tokiko gobernuetan belaunaldi-erreleboa bultzatzeko.

Foru eta udal lantaldeen elkarlanak emaitza horretarako aukera eman du : irizpideak adostu eta prebentzio jarduera indartzeko, arriskua detektatzen denetik.

Aurreko gida gizartearen aldaketetara zein adingabeen profil berrietara egokitu da, eta sexu indarkeriako kasuen aurrean jarduteko jarraibide zehatzagoak jasotzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a. Arabako Foru Aldundiak ‘Arabako Lurralde Historikoan haurrei eta nerabeei zuzendutako gizarte zerbitzuetan jarduteko eskuliburu’ berria aurkeztu du gaur. Tresna hori funtsezkoa da lurraldean babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei eta haien familiei ematen zaien arretaren kalitatea hobetzeko. Foru eta udal mailako gizarte zerbitzuek elkarrekin dokumentua bateratzeak irizpideak adostu eta erakundeen arteko koordinazioa indartu ahal izan du arriskua hautematen den unetik, Araban haurrak zaintzeko eta babesteko sistemaren oinarrizko zutabeetako bat baita.

Eskuliburu berriak 2004az geroztik indarrean zegoen gida eguneratzea dakar. Gida berria azken urteotako legedia, antolaketa eta gizartearen aldaketarik garrantzitsuetara egokitu da, baita ezagutza teknikoaren bilakaerara eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen errealitate eta profil berrien agerpenera ere.

Eskuliburu berriaren edukiak honako egoeretan haurrei eta nerabeei ematen zaien arreta eta babesa ditu gai nagusi: babesgabetasun egoeretan – hau da, eskubideak urratzen direnean, familian indarkeria edo zailtasunak daudenean – eta sexu indarkeriako kasuetan. Etorkizunean beste gai batzuk ere hartuko ditu, eta xehetasun handiagoz txertatu ahal izango du beste indarkeria mota batzuen biktimen kasuetarako prebentzio jarduera.

Parte hartzeko prozesu zabal baten ondorioz, udaletako eta foru aldundietako gizarte zerbitzuetako profesionalek, arduradun teknikoek, tokiko erakundeek eta unibertsitate eremuko profesionalek hartu dute parte plana egiten. Zehazki, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) eta erakunde laguntzaileek hartu dute parte, baita Vitoria-Gasteizko eta Laudioko udaletako eta Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Añanako kuadrilletako gizarte zerbitzuek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak ere. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Oviedoko Unibertsitateko talde teknikoek ere hartu dute parte.

Gorka Urtaran Gizarte Politiketako foru diputatuak, Esther Apraiz EUDELeko presidenteak, Lucho Royero Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotziak eta Ignacia Arruabarrena EHUko Psikologiako irakasle eta eskuliburuaren koordinatzaile teknikoak hartu dute parte gizarte zerbitzuetako profesionalen aurrean aurkezteko ekitaldian.

Eguneroko lanerako tresna praktikoa

Dokumentua profesionalen eguneroko lana erraztera bideratutako tresna praktikoa da, gizarte zerbitzuetan haurrak artatzean. Azken helburua esku hartzearen kalitatea hobetzea da, honakoak definituz: prozedura egituratuak, irizpide tekniko adostuak eta jarduteko oinarri komuna.

Dokumentu horren eguneratzeen artean, araudi berriak sartu dira, hala nola  Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurka Erabat Babesteari buruzko 8/2021 Lege Organikoa, edo haurren eta nerabeen arloko autonomia erkidegoko legeria berria. Gainera, zehatz-mehatz deskribatzen du esku hartzeko prozedura osoa, babesgabetasun posiblearen jakinarazpena jasotzen denetik kasua amaitu arte.

Eskuliburuaren ekarpen nagusietako bat, garrantzi berezikoa, udaletako eta foru aldundietako gizarte zerbitzuen arteko koordinazioa indartzea da, batez ere elkarrekin erabakiak hartzeko une kritikoetan. Gainera, arrisku neurritsu, arrisku larriko eta desanparoko egoeretan jarduteko modua gehiago garatzen du, bai eta udaleko gizarte zerbitzuek babesgabetasun egoeretan jardutekoa ere.

Era berean, gehiago azpimarratzen du GOFEren Adingabeen eta Familiaren Arloaren eta haren baliabide nagusien funtzionamenduaren deskribapena, besteak beste, honakoena: familiako esku hartze espezializatua, egoitza harrera eta familia harrera, eta adopzioa. Dokumentuak funtsezko alderdiak ere azpimarratzen ditu, hala nola larrialdi egoeretako jardunbidea eta justiziarekiko edo segurtasun indarrekiko koordinazioa.

Dokumentuak, halaber, azken urteetan hautemandako errealitate berriei erantzutea ahalbidetzen duten protokolo eta irizpide berriak jasotzen ditu, adingabeen eta familien profil konplexuagoetara eta aldatzen dauden gizarte testuinguruetara egokituz.

Sexu indarkeriako kasuetarako irizpide espezifikoak

Berritasun nagusien artean, eskuliburuak jarraibide zehatzagoak jasotzen ditu haurren eta nerabeen aurkako sexu indarkeriako egoerak detektatzeko eta horien aurrean jarduteko. Atal honek kontuan hartu beharreko egoera motak mugatzen ditu, horiek goiz detektatzeko orientabideak ezartzen ditu eta udaleko gizarte zerbitzuen eta GOFEren jardun ildoak definitzen ditu.

Aldi berean, haurren sexu indarkeriaren biktimentzako arreta integraleko eta espezializatuko zerbitzu berriarekin (Barnahus) koordinatzeko prozedurak jasotzen ditu, eta horrek indartu egiten du erakundeen erantzuna larritasun bereziko egoera horien aurrean.

Gorka Urtaran foru diputatuak nabarmendu duenez, eskuliburu hau abian jarrita, “Arabak urrats erabakigarria ematen du haurrak eta nerabeak babesteko sistema hobetzeko, profesionalei tresna komun, zehatz eta eguneratu bat emanez egungo erronkei aurre egiteko. Gida berri bat da, oso beharrezkoa, esku hartze eraginkorragoa, koordinatuagoa eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen beharretara egokituagoa ahalbidetuko duena, eta, horrela, erakundeek haurren eskubideak babestearekin dugun konpromisoa indartuko da”.

Esther Apraiz EUDELeko presidenteak azaldu duenez, “haurrak babesteak familiei gehien behar dutenean laguntzea esan nahi du udalontzat. Haur edo nerabearen ikastetxetik, osasun zerbitzu batetik edo ingurune hurbilenetik udaleko gizarte zerbitzuetara iristen den kontsulta edo kezka batekin hasten da dena. Hortik aurrera, profesionalen funtsezko lan bat jartzen da abian: entzutea, baloratzea eta jardutea, Arabako Foru Aldundiarekin koordinatuta. Eskuliburu honek irizpide partekatuak eta egoera berrietara eguneratuak ematen ditu”.

Bestalde, Lucho Royero Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi duenez, “haurren eta nerabeen eskubideak urratzen diren egoeretan, ezinbestekoa da modu koordinatuan lan egitea, arreta ez dadin inoiz ahuldu. Udalak denbora, ahalegin eta gaitasun handiko profesionaletan inbertitu du eskuliburu hau egiten laguntzeko, betiere esku hartzea arina izan dadin eta adingabeak eta haien familiak zainduta eta lagunduta senti daitezen”.

Eskuliburua, gainera, etengabe eguneratzeko asmoarekin sortu da; izan ere, formatu elektronikoan argitaratzen da – hemen kontsulta daiteke –, eta erakundearteko jarraipen sistema bat du, hobekuntzak etengabe sartzeko.

Euskadiko Udalen Elkarteak hiru lurraldeetarako eredu harmonizatu bat jarri du tokiko erakundeen eskura, zerga 2027ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri aurretik haien ordenantza fiskalak onartzea errazteko.

2026ko ekainaren 12an. EUDELek Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren eredua bidali die Arabako eta Gipuzkoako udalei, udal-zerga berriari buruzko lurralde bakoitzeko Foru Arauak onartu eta berehala. Eredu hori bera izango da Bizkaiko Lurralde Historikoko Ordenantza Fiskalaren oinarria. Ordenantza hori hurrengo egunetan Batzar Nagusietan onartzea aurreikusita dago.

Arabako ordenantza eredua

Bizkaiko ordenantza eredua

Gipuzkoako ordenantza eredua

EUDELek udalei udal-zerga berri hori ezartzen laguntzeko hartutako konpromisoari erantzuten dio ekimenak. Horretarako, tresna tekniko bat eskaintzen du, udal-ordenantza fiskalen izapideak bizkortzeko eta haien aplikazioan segurtasun juridikoa eskaintzeko, hiru lurraldeetan modu homogeneoan.

Elkarteak positibotzat jo du Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga arautzen duen Foru Araua onartu izana, EUDELen lortutako akordioak ordezkatzen dituela iritzita. Era berean, arauaren izaera progresiboa nabarmentzen du; izan ere, zerga-ordainketa turismo-ostatuaren modalitateetara egokitzen du, eta lurralde historikoen esparru arautzaileekin harmonizatzen du, Euskadi osoan koherentziaz aplikatzea ahalbidetuz.

EUDELen Batzorde Eragileak eredu hau udalen eskura jartzea erabaki zuen, arlo honetan udal-erabakiak hartzea errazteko asmoz. Testua Elkarteko Zerbitzu Teknikoek egin dute, eta hainbat udaletako Ekonomia eta Ogasuneko teknikariek osatutako lantalde batekin kontrastatu da. Lantalde hori aukeratzeko, kontuan hartu dira bai turismo-errealitateen aniztasuna, bai tokiko politikaren aniztasuna.

Ordenantza fiskalarekin batera, udalek ostatu turistikoen eskura jarri ahal izango dituzten erantzukizunpeko adierazpenen ereduak ere emango dira, ordenantza fiskalak jasotzen dituen salbuespenak justifikatzeko beharrezkoak izango baitira.

Ordenantza-eredua bidaltzearen osagarri, EUDELek zabalkunde- eta akonpainamendu-ekintza batzuk egingo ditu, udal-politikariei eta -teknikariei zuzenduta. Horien artean, lurralde bakoitzean informazio saio bat egingo dute, gai juridiko eta tekniko nagusiak argitzeko eta udaletan zerga behar bezala ezartzea errazteko.

Ordenantzak indarrean jartzea eta onartzea

EUDELek gogorarazi du Egonaldi Turistikoen gaineko Zergak 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituela ondorioak udalerrietan, data horrek ahalbidetuko baitie udalei beharrezko denbora izatea dagozkien ordenantza fiskalak izapidetu eta onartzeko.

Dagokion ordenantza fiskalaren bidez, udal bakoitzak, osoko bilkuraren erabaki bidez, foru arauak finkatutako tarteen barruan turismo ostatu mota bakoitzari aplikatu beharreko karga-tasak ezarri beharko ditu, eta, era berean, hala badagokio, foru araudian bertan ezarritako baldintzak betetzen dituzten udalerrietarako aurreikusitako hobari edo errekarguak zehaztu beharko ditu.

Era berean, Elkarteak gogorarazi du zerga derrigorrezkoa dela. Horregatik, udal batek 2027ko urtarrilaren 1a baino lehen ordenantza fiskala onartu eta argitaratzen ez badu, automatikoki aplikatuko dira Foru Arauan turismo-establezimendu mota bakoitzerako aurreikusitako gehieneko tasak. Horretarako, ordenantza fiskala onartzeko prozeduraren ondoriozko epeak planifikatzea eta kontuan hartzea komeni da: behin-behineko erabakia, gutxienez 30 laneguneko jendaurreko erakustaldia, behin betiko erabakia, erreklamazioak egitea aurreikusita, eta lurraldeko aldizkari ofizialean osorik argitaratzea.

Zergaren ezaugarri nagusiak

Egonaldi Turistikoen gaineko zerga udal-izaerako berehalako tributua da, eta pertsona fisikoek turismo-ostatuko establezimenduetan egindako egonaldiak zergapetzen ditu, bai eta gurutzaontziek itsas portua duten udalerrietan egindako geldialdietakoak ere.

Subjektu pasiboak egonaldia egiten duten pertsonak izango dira; establezimendu turistikoek, berriz, ordezko gisa jardungo dute, eta zergadunei zerga eskatzeaz eta dagozkien autolikidazioak aurkezteaz arduratuko dira.

Zerga-oinarria zergadun bakoitzak egindako egonaldi jarraituko unitateen kopuruaren arabera zehaztuko da, eta egonaldi bakoitzeko gehienez sei ostatu-gau zenbatuko dira. Tributu-kuota kalkulatzeko, egonaldia egiten den establezimendu turistikoari dagokion karga-tasa aplikatuko da.

Eragindako establezimenduen artean, hotelak, pentsioak, apartamentu turistikoak, kanpinak, nekazalturismoak, landetxeak, aterpetxeak, erabilera turistikoko etxebizitzak eta araudian jasotako beste ostatu mota batzuk daude.

Salbuespenak, hobariak eta errekarguak

Foru Arauak hainbat salbuespen jasotzen ditu kolektibo eta egoera jakin batzuentzat, besteak beste, administrazio publikoek sustatutako gizarte-programen bidez diruz lagundutako egonaldiak, adingabeek, minusbaliotasun edo mendekotasun aitortua duten pertsonek egindakoak, hezkuntza edo osasun arrazoiengatik desplazatutako pertsonak eta ezinbesteko egoeretatik eratorritakoak.

Era berean, udalek zerga-kuotaren % 100erainoko hobaria ezarri ahal izango dute ordenantza fiskalen bidez, udalerriaren ostatu-ahalmenak edo turismo-intentsitateak Foru Arauan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean. Turismo-ostatuko establezimenduek ez dute autolikidaziorik aurkeztu beharko hobaria % 100ekoa denean.

Era berean, araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten udalerriek % 50erainoko errekargua onartu ahal izango dute zerga-kuotan.

  • Ekainaren 17tik 19ra, ‘Democracy Week Euskadi’ ekimenaren lehen edizioa egingo da Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta Bilboko Udalak elkarlanean antolatuta.
  • Instituzioetako ordezkariek, gazte hautetsiek eta nazioarteko ahots ezagunek konfiantza publikoa nola indartu aztertuko dute, polarizazio, zarata eta desinformazioko une honetan.
  • Asteko mugarria ostiralean, ekainak 19, 10:30etatik aurrera, izango da, Bilbon ODELL- Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokia ekimena abian jarriko baita. Ekimen aitzindari hori euskal erakundeek eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) sustatzen dute, tokiko hautetsien lana indartzeko eta udalen “harrobia” bermatzeko.
  • Behatokia Bilboko alkateak, EUDELeko elkarteburuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta CEMRko idazkari nagusiak aurkeztuko dute.

Bilbo, 2026ko ekainaren 16a.  Ekainaren 17tik 19ra, Democracy Week Euskadi ekimenaren lehen edizioa egingo da, eta, horrenbestez, Bilbo erreferentzia-gune bihurtuko da, demokraziaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta udalerrien eguneroko bizitzan hura hurbiletik defendatzeko. Instituzioetako ordezkariek, gazte hautetsiek, adituek eta esparru batzuetan —herritarren parte-hartzean eta desinformazioan— eragin handia duten ahotsek elkarrekin hausnartuko dute demokrazia garaikideek gaur egun dituzten erronka nagusiei buruz.

DWE EGITARAUA

«Sostengatzen gaituena sostengatu» lelopean, ekimenak gonbit egingo digu gobernantza demokratikoa higatzen duten arriskuei eta mehatxuei buruz modu kolektiboan hausnartzera, eta elkarrizketa publikoa sustatuko du instituzioekiko konfiantza eta tokiko erakundeen funtsezko rola indartzeko, polarizazioak, desinformazioak eta higadura demokratikoak markatutako une honetan.

Ekitaldi nagusia ekainaren 19an izango da, ODELL-Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokiaren aurkezpen ofizialarekin. Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR), EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Bilboko Udalak bultzatutako ekimena da. Era berean, proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Euskadi Local2030 Hub-en esparruan, bai eta Milango Bocconi Unibertsitatearen euskarri zientifikoa ere.

Europako Behatokia sortu da, tokiko komunitateetan kalitate demokratikoa indartzeko eta alkateen eta zinegotzien lana babesteko, gero eta handiagoak diren mehatxuen aurrean: ziberjazarpena, emakume politikoen aurkako indarkeria sexista, gorroto-diskurtsoak eta ordezkari publikoen aurkako larderia-kanpainak, besteak beste.

Joan den abenduan Bruselan aurkeztu ondoren, hemendik aurrera, proiektua hedatzen hasiko da, eta egoitza bikoitza izango du Bilbon (EUDEL) eta Belgikako hiriburuan. Euskal erakundeen helburua Euskadi Europan erreferente gisa kokatzea da, ezagutzaren, jardunbide egokien eta gomendio politikoen arloan, tokiko komunitateak haiei eusten dieten balio demokratikoetatik indartzeko.

Astebete demokraziarentzat

Programazioa ekainaren 17an hasiko da, “Demokraziaren krisia eta gobernantza demokratikoaren etorkizuna” nazioarteko mintegiarekin. Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak antolatu du, Arantzazulaben laguntzarekin. Asier Aranbarri eta Naiara Goia zuzendariez gain, nazioarteko erreferentziazko adituek hartuko dute parte sinposioan: José María Lassalle, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea Comillas Unibertsitate Pontifikalean; Johanna Dunaway, Siracusako Unibertsitateko Institute for Democracy, Journalism and Citizenshipeko zuzendaria; Piret Tonurist, ELGAko Berrikuntzako arduraduna; eta Mari Jose Rodríguez, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Bigarren egunean, ekainaren 18an, “Tokiko politikaren belaunaldi berria” landuko da. EUDELek tailer bat antolatuko du udaletako gazte hautetsiekin, Gazteriaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan. Tokiko parte-hartze politikoa indartzeko oztopoak, jarduteko baldintzak eta erronkak identifikatzea izango du ardatz.

Ekainaren 19an, ODELL-Europako Behatokiaren aurkezpena egingo da. Saioan parte hartuko dute Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, EUDELeko elkarteburu Esther Apraizek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Ander Caballerok eta CEMRko idazkari nagusi Fabrizio Rossik. Gainera, Bilboko Udaleko zinegotzi eta CEMRko bozeramaile Eider Inuntziagak Behatokiaren hurrengo lan-ildoak aurkeztuko ditu.

Bestalde, azken jardunaldi horretan, tokiko ordezkari gazteen topaketaren ondorioak aurkeztuko dira, eta desinformazioari buruzko hitzaldi bat izango da. Alberto Alemanno arduratuko da hitzaldiaz; izan ere, The Good Lobbyren sortzailea, Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea, eta herritarren parte-hartzearen eta gobernantza demokratikoaren arloko ahotsik ezagunenetakoa da. Gero, solasaldia egingo dute María José Cantalapiedrak, Braulio Gómezek eta Andoni Eizagirrek, zeinak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak diren, hurrenez hurren.

  • Erakunde arteko kanpainak errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatu nahi du, egunez zein gauez
  • Emakundek euskal udal guztietara bidali du material eguneratua, aholku eta baliabideekin

Gasteiz, 2026/06/15

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek ‘Beldur Barik, gau eta egun’ kanpainaren berri eman dute gaur. Kanpaina horren helburua da eraso matxistak prebenitzea eta euskal herrietako jaietan eguneko 24 orduetan errespetu-, askatasun- eta segurtasun-giroa sustatzea.

Ekimena Ajuria Eneko Elkargunean aurkeztu da, eta bertan parte hartu dute Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak, EUDELeko elkarteburu Esther Apraizek, Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatu Iñaki Gurtubaik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Nerea Isasik, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Trinidad L. Vicentek.

Euskal erakundeak elkarlanean aritu dira aurten ere udako jaietako jai-guneetan eraso matxistak prebenitzeko kanpainan. “Jaietan espazio libre eta seguruak eraikitzeko ardura hartu behar dugu, pertsona guztiekiko errespetua bermatzeko”, adierazi du Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak.

Oraingo honetan, ‘Beldur Barik, gau eta egun’ kanpainaren leloak azpimarratu nahi du erasoak gauez ez ezik, eguneko edozein unetan ere gerta daitezkeela. Elgarrestak azpimarratu duenez, “ez dugu jarrera matxistarik onartuko, ez gauez, ez egunez. Indarkeria matxista presente dago oraindik gure gizartean eguneko 24 orduetan, eta hainbat modutan agertzen da: indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, fisikoa… “.

Emakundek EAEko udal guztietan banatu diren kanpainako materialak eguneratu ditu. Alde batetik, Beldur Barik gidak jai-inguruetan eraso matxistak identifikatzen eta horiei aurre egiten laguntzeko tresnak eskaintzen ditu. Argitalpen horren osagarri, dekalogo bat egin da, eraso matxista bat ikusi edo biktima izanez gero aholku eta baliabideekin.

Miren Elgarrestak eskertu egin du udal askok jai-gune seguruak sustatzen egindako ahalegina: “Herri askotan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira sentsibilizazioan, baina behin eta berriz esan behar dugu ez jaiak ez alkoholak ez dutela eraso matxista justifikatzen”.

Esther Apraiz EUDELeko elkareburuak nabarmendu du udalek urtean zehar lan egiten dutela jai seguruak, berdintasunezkoak eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabekoak diseinatzeko, konpartsekin, ostalaritzarekin eta mugimendu feministarekin koordinatuta. Halaber, edozein erasoren aurrean “beste alde batera ez begiratzeko” deia egin die herritarrei, eta arduraz eta konpromiso kolektiboz jokatzeko eskatu die. “Jaiak 24 orduz bizitzen badira, berdintasuna ere bai”, azpimarratu du.

Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatuak adierazi duenez, uda honetako leloa “festa seguruak uneoro eraikitzeko deia da, eguneko lehen ekitalditik gaueko azkeneraino. Jaiek emakumeentzako gune seguruak izan behar dute, askatasunean dauden espazioak. Hori kontuan hartu behar da jaiak planifikatzen eta antolatzen diren une beretik “.

Kanpainak presentzia izango du sare sozialetan eta irratietan, euskal gazterian zuzenean eragiteko. Materialak esteka honetan deskarga daitezke.