“Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & geroa” maiatzaren 12an
Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz.
2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen.
Eta, oraingoan, gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi dugu LuHi3 jardunaldietan, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.
Ikusi programa: Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina eta geroa.
Jardunaldiak DOAN dira, baina izena eman behar da www.ueu.eus web gunean, maiatzak 8a baino lehen.
Noiz: 2016ko maiatzaren 12an
Non: Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan
Nori zuzendua: Euskararen indarberritzearekin arduratuta dauden profesional eta teknikariei
Antolatzaileak: UEU, UEMA, Kontseilua eta GFA