Bizkaiko Lurralde Batzordean, 2017ko apirilaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak jakinarazi zuen Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen foru-araua aldatzeko prozesuari ekin zaiola.
Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundia une honetan garatzen ari den parte-hartzeen arloko aurreikerketa bati ekin zaio. Prozesu hori zertan den ikusteko, www.bizkaia.eus web-orrira jo daiteke.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi da beraien asmoa dela arau berria lantzeko prozesua EUDELekiko lankidetza eta elkarlan testuinguru batean garatzea.
Azkenik, araubide berria onartu bitartean, indarrean jarraitzen du ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauak, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoak.