EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakunderen parte-hartzearekin batera, Berdinbidean Bizkaia izenpean, 2011n Aholkularitza Zerbitzua abian jarri zuten tamaina txikiko Bizkaiko udalerrientzat, hain zuzen ere, 5.000 herritar baino gutxiago zutenentzat.
Jardueren diseinu eta gauzapena sustatzeko programa hau berdintasunaren aldeko tokiko berezko politikak gauzatzeko baliabide gutxien daukaten udalei zuzenduta dago. Berdinbidean Bizkaiaren bitartez, 2012-2013an jarduerak burutzeko eta konsultei erantzuteko programa bat burutu da. Haren edukia erantsitako txostenean zehaztuta dago.
Landutako arloak:
- Genero zeharkakotasuna udaletan “Udaletan berdintasuna integratzen”
- Prestakuntza tekniko-politikoa eta herritarren parte-hartzearen sustapena “Berdineskola”
- Generoko ikuspegia kulturan eta kirolean (haurrak eta gazteak) “Kultura eta Kirola”
- Jaietan berdintasuna ardatz “Jaietan berdintasuna lantzen”
- Lankidetza eta esperientziak elkar trukatzea mankomunitateetan “Mankomunitateetatik lanean”
- Hirigintza gizarteratzailea, debekatutako hiriaren mapak “Puntu beltzen mapa ezagutzen”
Jarduera guzti hauek osatzeko, udalerri txikientzako Emakunde-Eudel Jarduera Estrategikoen Plana eta ‘Virginia Woolf Basqueskola’ –tokiko emakume hautetsientzako kontaktatzeko eta prestakuntza jasotzeko sarea daude”.