Eudel

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskararen egunari lotuta; hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudelek lurralde mailako ikuspegia eman gura izan diote egunari. Aurten ere, ekitaldi horiek guztiak josteko asmoz, Euskararen Eguna iragartzeko kartela jarri du Bizkaiko euskara zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda argitaratu du www.bizkaia.net atarian, baita  udal partehartzaileen web orrietan ere.

Datozen asteetan, herritarrok kultur eta aisia-ekintza aukera zabalaz gozatu ahal izango dute, denak euskarari lotuak. Adin guztietarako proposamenak eskainiko dira, bereziki umeentzat (hala nola, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, pailazoak, magia, antzezlanak, zinema-emanaldiak, euskal jolasak, e.a.); baina, era berean, ekintza dibulgatiboak ere eskainiko dira, hala nola filmak eta dokumentalak, hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak eta erakusketak,  informazio-kanpainak, e.a.; badira ere familia guztiak parte hartzeko moduko ekintzak.

Sustatzaileak eta hartzaileak

BFA eta EUDELekin batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide bilgunea (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea) osatzen duten udaletako euskara zerbitzuak. Hartzaileak, berriz, udalerri horietako biztanleak, 1.000.000 herritar inguru.