- Bizkaiko mankomunitate eta udaletako Berdintasun arloko politikarien eta teknikarien arteko aurrez aurreko topaketa egin da gaur EUDELeko egoitzan Bilbon.
- Hausnarketarako eta lan parte-hartzaileko tailer batean (workshop), udalak hainbat gairi buruz eztabaidatu dute: hizkuntza eta irudiak, genero-ikuspegiko aurrekontuak, bateratzea eta erantzunkidetasuna, edo sexuaren aldagaia datu publikoetan.
- Udalerri txikiek eta handiek Bizkaian egindako tokiko esperientzien eta praktika onen berri emango diete elkarri.
- ‘Berdinbidean Bizkaia’ programa 2011n sortu zen, eta babeserako tresna instituzional gisa sendotu da, udalerri txikietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak abiarazteko orduan.
Bilbon, 2015eko urtarrilaren 29an. Berdintasun arloko hainbat teknikari eta politikari elkartu dira gaur EUDELen Bilboko egoitzan, ‘Berdinbidean Bizkaia’ sarea osatzen duten udal eta mankomunitate guztien arteko lan-topaketan parte hartzeko, udalerri txikietako berdintasun arloko tokiko politikak sustatu eta garatzeko asmoz. Gaur egun, sarea oso zabala da, eta bertan bilduta daude Bizkaiko udalerri txiki guztiak (5.000 biztanletik beherako 79 udalerri) eta 7 mankomunitate.
Gaur goizeko jardunaldi-irekieran, 50 parte-hartzaile baino gehiago bertan zirelarik, hiru erakundeetako ordezkariak egon dira jardunaldiaren irekieran: Ibon Uribe, Galdakaoko alkate eta Eudelen Batzorde Eragileko Berdintasun Saileko ordezkaria; Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria; eta Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria.
‘Berdinbidean Bizkaia’ programa 2011tik dago martxan, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatuta eta Eudelen koordinazio teknikoarekin, tokiko ekimenak dinamizatzen dituen Berdinsarea udalerrien Saretik. Emakundek programako ekintzen errefortzu gisa ere kolaboratzen du, Araba eta Gipuzkoako udalerri txikietara ere iristen den ‘Berdinbidean Ekintzak’ hitzarmenaren bitartez.
Hiru euskal erakundeen arteko lankidetzari esker, lan-sare egonkorra eta kontsultarako eta aholkularitzarako zerbitzu iraunkorra sendotu ahal izan da Bizkaian, eta udal txikiek etekina ateratzen diote horri, ez dutelako baliabide nahikorik eta babes teknikoa behar dutelako Berdintasun arloko lanerako. ‘Berdinbidean Bizkaia’ ekimenari esker, sinergiak sor ditzakete, eta ahaleginak ere elkartu ditzakete, Berdintasun arloko ekintza bateratuak egiteko eta, ondorioz, udalerri horietako bizilagun guztiei on egiteko.
Era berean, gaur goizean egiten ari diren topaketak Bizkaiko udal handi eta txikien arteko lotura sendotu nahi du; horrela, azken 4 urte hauetan (programa ordutik baitago martxan Bizkaian) lortu diren tokiko esperientziak eta praktika onak elkartrukatzeko espazioa ahalbidetzen da. Horretarako, bertaratutakoek taldeka eztabaidatu dituzte denei interesatzen zaizkien hainbat gai; esate baterako, genero-ikuspegiko aurrekontuak, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-baztertzailea, bateratzea eta erantzunkidetasuna, edota sexuaren aldagaia sartzea datu publikoak jaso eta aztertzeko prozesuetan.
Jardunaldiaren amaieran lortutako ondorioei esker, “Berdinbidean Bizkaia” ekimenetik erantzun daitezkeen gaur egungo beharrizanak eta etorkizuneko erronkak identifikatu ahal izango dira. Eta hori guztiori, lurralde mailako estrategia bateratuari forma ematen jarraitu ahal izateko, eta Bizkaiko udalerrietan (edozein direla ere bertako populazioa eta baliabideak) emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna inplementatzeko