2015(e)ko azaroaren 30a. Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu den testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Erakunde hauen guztien Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala gaur aurkeztu dena izango da.
Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua. Erakunde hauetako ordezkariek adierazpenaren zati bana irakurri dute gaur goizean. Ordezkari hauek irakurri dute testua:
- Eusko Jaurlaritzaren izenean: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
- Arabako Foru Aldundiaren izenean: Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura saileko foru diputatua.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia.
- Bilboko Udalaren izenean: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
- Donostiako Udalaren izenean: Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria.
- Gasteizko Udalaren izenean: Iñaki Prusilla, Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia.
- EUDEL-en izenean: Mikel Pagola, Urnietako Alkatea eta EUDEL-en euskara arduraduna Batzorde eragilean.
Aurtengo adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu.