Eudel

Toki Erakundeen Lege berriak Euskadiko udalek organo horretan dituzten ordezkarien kopurua areagotu du; lehenengo aldiz, ahotsa eta botoa izango dute bertan.

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 14an (ostirala) izandako bileran, EUDELek ahotsarekin eta botoarekin hartu du parte lehenengo aldiz udalerriei eragiten dieten gaietan, aurten onartutako Euskadiko Toki Erakundeen Legeak ezartzen duen bezala.

Euskadiko udalentzat gaur “egun historikoa” izan dela nabarmendu du EUDELen elkarteburu Imanol Landak; izan ere, “lehenengo aldiz, udalerriek eskubide osoko kide gisa hartu dugu parte, ahotsarekin eta botoarekin, herrialdeko baliabideak banatzen diren eta gure sistema ekonomiko-finatzarioarentzat gakoa den erakunde arteko organoan. Gaurko eguna aurrerapauso garrantzitsua da Euskadiko udalgintzarentzat.”

EUDELek HDEKn dituen hiru kideek hiru lurralde historikoetako udalerriak (tamaina guztietakoak) ordezkatzen dituzte:

  • Imanol Landa, EUDELen elkarteburu eta Getxoko (Bizkaia) alkatea
  • Josune Irabien, Amurrioko (Álava/Araba) alkatea
  • Eneko Maioz, Orexako (Gipuzkoa) alkatea

**EUDELek informazio zehatzagoa eskainiko du datozen egunetan (UDALA aldizkaria), Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak bildu ondoren, foru arduradunen eta udalen ordezkarien artean lurralde bakoitzeko datuak aztertzeko.

HDEKren Aztergaien Zerrendan jorratuko gaiak (Itur. Irekia):  

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34939-reunion-del-consejo-vasco-finanzas-publicas

Gaurko bileran, honako erabakiak hartu ditu Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak:

  1. Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluko kide berrien aurkezpena.
  2. 2016rako zerga itunduen bidezko diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea.
  3. 2017rako zerga itunduen diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea.
  4. 2017. ekitaldirako koefiziente horizontalak eta Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko Ekarpenak zehaztea.
  5. 2017. ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren behinbehineko zehaztea.
  6. HDEK-k hogei milioi euro bideratzea erabaki du, Gizarte Zerbitzuen Zorroa finantzatzeko.