- Urriak 14, ostiralean, Bogoták amaiera eman zion tokiko gobernuei buruzko munduko goi-bilerari. Berdintasunari buruzko foro horretan, emakumezko tokiko buru eta hautetsiak bildu ziren, hala nola, Anne Hidalgo, Parisko alkatea, edo Manuela Carmena, Madrilgo errejidorea.
- Ibon Uribek hizlari gisa parte hartu zuen foroan, Euskadiko udalerrien ahotsa helarazteko eta berdintasunaren alorrean egindako aurrerapenak azaltzeko, Euskadiko erakundeen lankidetzarekin batera.
- Galdakaoko alkateak politikaren ‘feminizazioa’ sustatzea defendatu zuen, tokiko gobernuetatik, buruzagitza politiko indartsuaren bidez. Uribek ordezkaritzako kuoten garrantzia azpimarratu zuen, baita berdintasunerako tokiko politikei bultzada berria emateko irizpide eta tresnak sendotzeko beharra ere.
- Gizonen eta emakumeen arteko oreka politikaren lehentasuna da CGLU erakundearentzat; izan ere, emakumezko zinegotziak %20 baino gutxiago dira, eta mundu guztiko alkatetzen %5 soilik betetzen dute.
Bilbon, 2016ko urriaren 15ean. Atzo, ostiralean, urriaren 14an, EUDELek genero-berdintasunaren aldeko Euskadiko udalerrien ahotsa helarazi zuen, planeta guztiko tokiko gobernuetako buruen aurrean. Lehenengo aldiz, EUDEL CGLU erakundearen (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Sarea) munduko goi-bileraren programan parte hartzera gonbidatu dute; izan ere, Nazioarteko 5. Kongresua egiten ari da Bogotán, urriaren 12tik 15era bitartean.
Galdakaoko alkate Ibon Uribek, gaur egun Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko Berdintasun alorreko presidentea denak, Bogotáko Goi-bilerari amaiera eman zion Berdintasuneko Foroan hitz egin zuen atzo. Bilera goizeko 11:00etatik 12:30era egin zen, eta gai hauek aztertu ziren, besteak beste: politikaren feminizazioa eta genero-berdintasuna sustatzeko modua, munduko tokiko gobernuen lehentasun gisa.
Bogotáko berdintasunerako forora mundu osoko hautetsiak eta hirietako buruak joan ziren. Zerrenda luze horretan, Kanada, Kamerun, Mauritania, Filipinak, Panama edora Kolonbia izan ziren, besteak beste. Burua Parisko alkate Anne Hidalgo izan zen; izan ere, CGLUko Berdintasun Batzordeko presidentea da. Estatu mailan, Madrilgo alkate Manuela Carmenak ere parte hartu zuen.
Bere hitzaldian, Ibon Uribek munduko toki gobernuei gonbidatu zituen Berdintasunaren aldeko buruzagitza politiko sendoa egitea, mundu guztiko herri eta hirietatik. “Udalerri eta eskualdeok aldaketa horren alde egin behar dugu, herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak baikara, eta CGLU bezalako nazioarteko erakundeek funtsezko papera daukate zeregin horretan, beharrizan hori elkarte nazionaletara, tokiko gobernuetara eta munduko estatuetako erakundeetara eramateko, bai eta irizpideak eta tresnak ahalbidetzeko ere.” Uribek esan zuen atzo.
Aurrekoa lortzeko, EUDELeko ordezkariak hiru gako azpimarratu zuen: konpromiso politikoa, kuotak eta jabekuntza.
Europako inguruan erreferente garrantzitsuena da “Europako Gutuna Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan Izan Behar Duten Berdintasunerako” (2006, hamar urtetik indarrean). “Gutun horren bidez, emakumeen eta gizonen bozkatzeko, hautagaiak izateko eta hautatuak izateko eskubideak defendatu eta babestu nahi dira. Emakumeak era esplizituan animatzen ditu, hautagaiak izateko hauteskundeetako zerrendetan izena eman dezaten. Era berean, alderdi eta talde politikoak adoretzen ditu, ordezkaritza orekatuaren printzipioa kontuan hartzeko eta ezartzeko.” Uribe alkateak azaldu zuen.
EUDELeko ordezkariak “aldaketa bizkortzeko esku hartzea” defendatu du; “legea egin behar da, kuotak ezartzeko, hautagaiek gizartea den bezalakoa ordezteko errazteko, naturaltasunez, hau da, esku hartu gabe urte asko behar izango dituen desoreka zuzentzeko”.




