Gaur, asteartean, urriak 18, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu da, foru ordezkarien eta EUDELeko kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua duela gutxi bildu ostean (16/10/14).
Lurralde Kontseiluak, gaur eguerdiko bileran, ontzat eman du 2017an Bizkaiko udalen artean banatzekoa den funtsen estimazioa, zeina, guztira, 795 milioi eurokoaizango baita.
Zenbateko hori proportzionalki banatuko da Bizkaiko udalen artean, Udalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren bidez. Udalkutxatik jasotako diru hori funtsezkoa da udalek hurrengo ekitaldirako beren aurrekontuak prestatu ahal ditzaten.
Bileran zehar, gainera, aztertu dute Bizkaiko udaletan zer eragin izango duen gure Lurralde Historikoaren diru-bilketa jaitsi izanak; izan ere, udalek 61 milioi euro inguru itzuli beharko dituzte, baina behin betiko datua ez da otsailera arte ezagutuko, alegia, 2016ko ekitaldia likidatu arte.
EUDELeko Lurralde Batzordeak, urriaren 18an bertan bildurik, Bizkaiko udaletara ondorengo informazioa bildaltzea erabaki du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako banakako datuak dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:
Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du.
Hamar kidek osatzen dute. Haietako bost Bizkaiko Foru Aldundikoak dira, eta gainerako bostak, berriz, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak; hain zuzen ere:
- Alvaro Parro, Alcalde de BALMASEDA
- Marta Ajuria, Concejala del Ayuntamiento de BILBAO
- Carlos Totorika, Alcalde de ERMUA
- Iñigo Gaztelu, Alcalde de LARRABETZU
- Borja Liaño, Alcalde de MUSKIZ