Gaur, asteartean, urriak 18, Gipuzkoako Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu da, foru ordezkarien eta EUDELeko bost kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua duela gutxi bildu ostean (16/10/14).
Gipuzkoako udalerriek aurreikusitakoa baino zazpi milioi euro gutxiago jasoko dituzte aurten eta, datorren urteari begira, Udal Finantzaketarako Foru Funtsatik jasoko dute: 467,6 milioi euro.
EUDELeko Lurralde BatzordeaK, urriaren 18an bertan bildurik, Bizkaiko udaletara ondorengo informazioa bildaltzea erabaki du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako banakako datuak dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:
Finantzen Lurralde Kontseilua Gipuzkoako udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du.
Hamar kidek osatzen dute. Haietako bost Gipuzkoako Foru Aldundikoak dira, eta bostak, berriz, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak; hain zuzen ere:
- Estitxu Elduaien, AZPEITIAko alkateordea
- Aitor Aldasoro, BEASAINgo alkatea
- Jaime Domínguez-Macaya, DONOSTIAko alkatea
- Iraitz Lazkano, Alcalde de ELGETAko alkatea
- Ane Beitia, Alcaldesa de ELGOIBARko alkatea