Azaroaren 21ean eta 22an, Hiriei eta Ekonomiari buruzko Nazioarteko l. Foroa antolatuko da Bilbon, Euskalduna Jauregian eta Guggenheim Bilbao Museoan.
Foro honetan gure udalerrientzat oso garrantzitsuak diren alderdien gainean eztabaidatuko da baina ekonomiaren ikuspegitik. Bertan, zuzen-zuzenean entzun ahal izango ditugu nazioarteko adituen iritziak. Hain zuzen ere, mundu gero eta globalizatuago honetan hiri eraldaketak eta garapen ekonomikoak zer lotura duten azalduko digute.
Esan bezala, aitortutako ospea duten hizlariek beste hiri eta herrialde askotan izandako bizipenak erakutsiko dizkigute zenbait ikuspegitatik, hau da, agintari, enpresa, líder edo unibertsitateen ikuspegitik, besteak beste. Beren esperientzia zabalak jarriko dituzte ikusgai, baina ikuspegi praktiko batetik eta gure kasuei aplikatu ahal izango diegun mezu argi batekin.
Antolatzaileak: Bilboko Udala eta Bilbao Ekintza.
Programaren saio guztiak INGELESEZ izango dira aldibereko itzulpenarekin.
IZEN-EMATEA HEMEN
Programa osoa HEMEN
Hizlariak HEMEN
Web oficial: Bilbao Cities & Economy Forum.
http://www.investinbilbao.com/events/cities-and-economy-forum/
Global trends and cities
- The role of a city as a generator of business opportunities
- The digital transformation in urban environments
- Entrepreneurship in the cities
- Urban transformation & development of capabilities