Donostia, martxoak 6.
Konstituzio Auzitegiak, 2017ko otsailaren 16an emandako epaian adierazitakoaren arabera, konstituzioaren kontrakotzat jotzen ditu Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.1, 4.2 a) eta 7.4 artikuluak; izan ere, zergapetu egiten dituzte balio gehikuntzarik gabeko egoerak.
Epaian bertan ondoriozta daitekeenez, foru araugileari dagokio araudia aldatzeko dagozkion neurriak hartzea, epaia betearazteko xedez. Helburu horretarako, EUDEL eta Foru Aldundia elkarrekin ari dira lanean, horren eraginak aztertzeko eta adostutako proposamen bat egiteko.
Horregatik, eta dagozkion neurriak zehazten ez diren bitartean uste da komenigarria dela, erabaki zehatz iragankorrak hartzea, modu horretan etorkizunean izan litekeen araudi-aldaketatik erator daitezkeen arazoak saihesteko.
Aurrekoa ikusita, Gipuzkoako Lurralde Batzordeak, 2017ko martxoaren 3ko saioan, honakoa adostu du:
1.- Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri duten udalen arduradunei gomendatzea, tokiko autonomiaren printzipioari oztoporik egin gabe, aipatutako zergari dagokion likidaziorik ez egitea, Konstituzio Auzitegiaren 2016ko otsailaren 16ko epaitik eratorritako eraginak argitzeko asmoz dagozkion neurriak hartzen ez diren arte.
2.- Alor honetan bi erakundeak elkarrekin egiten ari diren lanaren emaitzen berri ematea unean-unean udaletako arduradunei.