Eudel

Gaur, 2017/05/12an, UDALHITZen Negoziazio Mahai Orokorraren bilera egin da, eta, bertan, sektoreko zentral sindikal guztiek hartu dute parte: ELA-STV, LAB, CCOO eta UGTk, alegia.

Bilera elkarrizketa-giro emankorrean egin da, eta, horri esker, agente guztiek izan dute euren planteamenduak azaltzeko eta kontrastatzeko aukera.

Bileran, EUDELek UDALHITZen Akordio Arautzailearen egoeraren diagnostikoatxostenaren emaitzak aurkeztu dizkio alderdi sozialari. Txosten hori EUDELek egin du, Euskadiko ia udal guztien lankidetzarekin.

Balio handia eman zaie udalek diagnostiko hori prestatzeko orduan egindako ekarpenei eta parte-hartze zabalari; izan ere, horrek babes handia ematen dio EUDELek negoziaziorako duen zilegitasunari.

EUDELek oso modu positiboan baloratzen du Diagnostikoa, oinarrietarako dokumentu gisa eta negoziaziorako tresna gisa. Modu horretan, oraingo UDALHITZ hobetzeko esparruak identifikatu daitezke, langileen lan-baldintzei dagokienez.

Gaurko bileran, 2017ko maiatzaren 31 ezarri da Negoziazio Mahaiaren hurrengo bilera egiteko, etorkizuneko adostasunak lantzen hasteko asmoz.

Tarteka, negoziazioaren bilakaerari buruzko informazioa helaraziko dizuegu, eta gogorarazten dizuegu ez dela komeni udaletan negoziazio mahai indibidualak irekitzea, oztoporik ez eragiteko negoziazio orokorrari.