EUDELeko Elkarteburu eta Getxoko Alkate Imanol Landak EUDELek dituen erronka estrategikoak aztertu ditu 2017ko Batzar Orokorrean. Berau ekainaren 1ean egin da, Getxon, gurutzaontzietarako itsas terminal berrian. Gai nagusiak: EUDEL-EUROPA arteko loturak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen garapena eta EUDELeko organo eragileen finkapena udal esparruko kontsentsuzko erreferente bezala.
Ikus Berri osoa: EUDELen Batzar Orokorra – GETXO 2017