Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, 2017ko ekainaren 20ko saioan, Foru Dekretu Arauemailea onetsi du. Haren bitartez, 8/1989 Foru Araua aldatzen da, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzkoa.
Era horretan, kontuan hartu gabe Bizkaiko Lurralde Historikoan ez dela zergaren araubideari buruzko konstituzio-kontrakotasun adierazpenik egon, ziurtasun juridikoa handiago izan dadin, egokitu egiten da Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren Zergari buruzko araudia Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziara. Egokitzapen hori berriki burutu dute Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Azken lurraldeotan bai, bertan Auzitegi gorenaren adierazpena gertatu da.
Zergari buruzko arauak aldatu izanaren ondorioz, ez dira zergapetuko lurren gehikuntza agerian jartzen ez duten eragiketen ekonomia-ahalmeneko egoera ez-adierazgarriak.
Foru Dekretu Arauemailea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik egongo da indarrean. Argitaratzea datozen egunetarako aurreikusten da.