- Abenduaren 2an Eibarren ospatuko da Beldur Barik Topaketa, non sari-banaketa, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatuko diren.
- Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko epea: Irailak 11-Azaroak 13.
Parte-hartze sarirako bozkaketa: Azaroak 24-Azaroak 27.
Gaur, irailak 11n, Beldur Barik programaren edizio berri bat hasiko da. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. . Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa da programaren ekintza nagusienetako bat. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta aurkezten dituzten lanek erakutsi behar dute nola egiten dieten aurre neska eta mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin. Aurten, Eibar izango da Beldur Barik Herria, bertan ospatuko baita Topaketa, zeinean lehiaketako sariak emango diren eta tailerrak eta beste hainbat ekimen burutuko direnHonekin batera prentsa oharra eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
Aurten, Eibar izango da Beldur Barik Herria, bertan ospatuko baita Topaketa, zeinean lehiaketako sariak emango diren eta tailerrak eta beste hainbat ekimen burutuko diren. Hori dela eta, udazkenean ekimen ugari antolatuko dira udalerriko eragileekin batera, urtean zehar gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko egindako esku-hartzeak osatuko dituztenak.
Emakundek antolatzen du Beldur Barik programa, EUDEL-en eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Enpleguko eta gizarte politiketako sailaren Gazteria Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB. Egitasmoa 2009an sortu zenberdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan.
Beldur Barik Lehiaketa
Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. Aurtengo edizioko kartelaren eta lehiaketa iragartzeko spotaren protagonistak iazko edizioan parte hartu zuten gazteak dira. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
Lanak aurkezteko epea irailaren 11an irekitzen da eta azaroaren 13an itxiko da. Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 363 lan eta 2.348 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute,beraz, urtean-urtean lehiaketaren harrera ona handitzen doala.
Programak, gainera, web gunea www.beldurbarik.org eta sare sozialetan perfilak ditu (facebook, twitter, instagram eta spotify) Beldur Barik jarrera gazteekin batera garatzeko. Aurten,Telegram kanala ireki da. Sortutako eduki eta interaktuazioarekin, hausnarketa eta eztabaida prozesuak ireki nahi dira. Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren.
Informazio gehiago: www.beldurbarik.org