Urriaren 26an, Arartekoak eta Irungo Udalarekin elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da Ficoban (Irun).
Jardunaldiaren helburua hauxe da: energia-pobretasunaren ezagutzan sakontzea, arazo horri erantzuteko onartzen ari diren neurriak eta esperientziak ezagutarazi eta eztabaidatzeko gune bat jartzea, eta arlo horretan erakundeak lankidetzan aritzeko eta elkarrekin koordinatzeko bidea erraztea.
Euskal administrazioko arduradun politiko, arduradun eta teknikarientzat da: Eusko Jaurlaritza eta udalak, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko ordezkariak, enpresa energia-hornitzaileak, kontsumitzaile elkarteak eta Arartekoa.
- Data: Urriaren 26a
- Lekua: Ficoba – Iparralde hiribidea 43 – IRUN
- Hizkuntzak: Ingelesa, frantsesa eta gaztelania