“Maila askotako gobernantza, paradiplomazia eta estatuz azpiko erakundeen zeregina EBn: behetik gorako Europaren aldeko apustua”
Euskal erakundeek bat egiten dute Europako Batzordeak Europaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruan gogoeta egiteko sustatu duen eztabaidarekin
Jardunaldia Europa 2020 Estrategiaren baitan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan Europaren etorkizunaren inguruan egin nahi den gogoetan parte hartu ezazu.
Parte hartu eta lagundu Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egingo den “Herritarrekin hizketan; Europaren etorkizunari buruzko hausnarketa bat” izeneko programaren barruan, Donostian egitekoa den kafe-hizketaldian landuko den gaia gaurkotasun handiko gaia da Europan, eta EBren sorrerako balioekin egiten du bat, non demokrazia, askatasuna eta giza eskubideak batera doazen herritarren Europa lortzeko bidean. Horixe da Europako proiektuaren asmo handia, nahiz eta, gaur egun, nortasun-krisi larri batean sartuta egon. Behetik gora eraikitzen joan ahala gero eta legitimitate gehiago eskuratuko duen proiektua izango da; izan ere, estatuz azpiko lurralde-erakundeek gero eta garrantzi handiagoa izango dute Europa integratuago bat lortuko duen aldaketaren eragile legitimatzaile gisa, gero eta interdependenteagoa den mundu honetan, azkeneko joera protekzionistak gorabehera, non soft diplomazia edo paradiplomazia izango den eraldaketaren eragile nagusi.
AZAROAK 29
9:30etatik – 14:00etara San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastian, Plaza Zuloaga, 1
Sarrera libre, jarleku guztiak bete arte
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EK.
Laguntzaileak: EUDEL, San Telmo Museoa
Idazkaritza teknikoa: Globernance- Gobernantza Euskal Institutoa