Eudel

Udaletan ohikoenak diren administrazio baldintzen ereduzko 22 orri egin ditu EUDELek

Euskadiko Udalen Elkarteak Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren edizio eguneratua argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokituta. Eskuliburua administrazio baldintzen ereduzko 22 orriren bilduma bat da, kontratazio-prozesuen segurtasun juridikoa handitzeko eta udalen izapide administratiboak arintzeko helburua duena.

Eskuliburua urriaren 22an aurkeztu zizuen EUDELen elkarteburu Imanol Landak udalei, Bilbon egindako informazio-saio batean; bertan, 250 kargudun baino gehiago egon ziren: gehienbat, langile politiko eta teknikoak, kontratazio-zerbitzuetakoak nahiz zerbitzu juridikoetakoak, kontu-hartzaileak eta udal idazkariak.

EUDELek udalekin egiten du lan, udal kudeaketa berritzeko asmoz, hurbilagoa eta eraginkorragoa bilakatuta”. Orain, eskuragai jarri dugu administrazio-izapideak errazteko eta kontratazio-prozesuetan segurtasun juridiko handiagoa emateko tresna berria. Kontratazioa funtsezko gaia da udalen jardueran, eta ezinbestekoa da herritarrei kalitate goreneko zerbitzuak eman ahal izateko”.

Horrela aurkeztu zuen Imanol Landa elkarteburuak EUDELen Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren 2018ko edizio gaurkotua, erreferentzia-materiala izan dena Euskadiko udalentzat duela 20 urte baino gehiago.

Indarrean jarri berri den Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak sartutako aldaketa garrantzitsuek beharrezkoa egin dute udaletan ohikoa den eskuliburu hau arautegi berrira egokitzea. Izan ere, EUDELek material hau eguneratu du pixkanaka-pixkanaka, kontratazio publikoaren arloko arautegia aldatu ahala.

Eskuliburua administrazio baldintza berezien ereduzko 22 orriren bilduma bat da, tokiko administrazioaren kontratu ohikoenei eta horien prozesuei buruzkoak: lanak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematea.