- Topaketa instituzionala gaur goizean EUDELen egoitzan, Euskadiko Udalen Elkartearen eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko Batzorde berriaren artean.
Bilbao, 2018ko urriaren 30a. Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko (EUBE-AJEPLE) ordezkaritza bati, elkarteko lehendakari Asier Erkoreka eta elkarteko idazkari Aitzol Abaroa buru dituela, harrera egin dio gaur goizean Euskadiko Udalen Elkartearen egoitzan, Bilbon, Imanol Landa EUDELen elkarteburu eta Getxoko alkateak, Ager Izagirre Mungiako alkate eta EUDELen Segurtasunaren eta Funtzio Publikoaren arloetako Batzorde Eragileko kidearekin batera.
EUBE-AJEPLEk eskatu du bilera, Batzordea berritu duela aintzat hartuta eta “Zabaltzen” plan estrategiko berriaren aurkezpen aldiaren barruan; plan horren helburua da elkarte beteranoaren jarduera irekitzea eta hedatzea hala erakundeei nola gizarte eragileei, alderdi politikoei eta herritarrei, oro har.
Topaketa hau EUDEL eta EUBE-AJEPLE segurtasunaren arloan egiten ari diren elkarlanaren bide-orriaren barruan kokatzen da. Horrela, lankidetza horren ondorioz, azken bi urteotan beharrezko ekarpenak egin dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak deitutako lan-mahaietan.
Aipatutako lan bateratu horren barruan, nabarmentzekoak dira hainbat euskal udal sinatzen ari diren hitzarmenak, Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko tokiko esparruko lankidetza indartzeko. Bi aldeko hitzarmen hauek udalerrietan, aldi berean, EUDELen eta Segurtasun Sailaren artean otsailean sinatutako esparru-hitzarmenetik eratorri dira, poliziaren alorrean lankidetza eta koordinazio egonkorreko esparrua ezartzeko.
Lankidetza esparrua Ertzaintzaren eta Euskadiko Udaltzaingoen arteko koordinazio protokoloetara ere zabalduko da; Udaltzaingoetako deialdi batuetara; eta hautaketa eta prestakuntzako, berdintasun eta ekipamenduko mahaietara.
Zehazki, gaurko bilerak balio izan du lankidetza ildoa berresteko hurrengo bi urteotan zehar; lankidetza horretan, EUDELek EUBE-AJEPLEren laguntza izango du udalerrietako segurtasunarekin lotura duten gai guztiak lantzeko eta aztertzeko. Lankidetza horrek, halaber, ahalbidetuko die Euskadiko alkateei gaiaren inguruan sortzen diren berritasunen inguruan iritzi kualifikatua edukitzea, eta euskal udalerrietako polizia-zerbitzuei buruzko iritzia hobetzen ere lagunduko du.
EUBE-AJEPLEk “Zabaltzen” plan estrategikoaren lehen topaketa iragan urriaren 25ean egin zuen, Arkautin, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritzarekin, zeinaren buru Malentxo Arruabarrena den. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziarekin bildu zen, eta, gaur, EUDELen elkarteburu Imanol Landarekin bildu ondoren, alderdi politikoen eta gizarte eragileekiko bileren txanda hasik