Urtero Berrituz programak (Eusko Jaurlaritza-SIIS) jardunaldi bat antolatzen du esperientziak trukatzeko eta tokiko gizarte-zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboa bultzatzeko. Lehenengo edizioa, Gasteizen izango da datorren azaroaren 28an.
Gasteizko alkate eta EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek parte hartuko du tokiko jardunbide egokien foro honen irekieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera.
Jardunaldiaren egitarauak Silvia Navarro-ren hitzaldi bat barneratzen du, tokiko gizarte-zerbitzuen berrikuntzari buruz, ikaskuntza kolektiboko prozesu gisa.
Gainera, jardunaldian izango den mahai-inguruan, arduradunek udaletako hiru jardunbide egoki emango dituzte ezagutzera:
- Enplegu Sozialeko Ekosistema. (Beterri-Buruntza Udalak).
- Zaurgarritasun-egoeran Dauden Adineko Autonomia Sustatzeko Zentroa (Portugaleteko Udala).
- Gurasoen Aurkako Indarkeria Egoeretan Garaiz Esku Hartzeko Programa (Gasteizko Udala).
Jardunaldia doan da eta plazak, mugatuak. Parte hartzeko, nahikoa da izen-ematea formularioaren bidez erregistratzearekin.
Datu praktikoak
Data: 2019ko azaroak 28
Ordutegia: 10:00-14:15
Tokia: Vitoria-Gasteiz, Europa Jauregia (Gasteiz aretoa)
Helbidea: Gasteiz etorbidea 85
Nola iritsi
