- Giro nasaiak eta generoak eragindako bazterketarik bako gizarterako bidea alkarregaz egiteko konpromiso sendoak markau dabe aurtengo ospakizuna.
- Batzarrak martiaren 8ko mobilizazinoetan parte hartzeko deia egin dau.
(Gernikan, 2020ko martiaren 6an). Gernikan gaur egin dan Bizkaiko Emakume Hautetsien IV. Batzarrak, ehun urte baino gehiago dituan Batzarretako egoitzako jarlekuak bete ditu barriro, alderdi politiko eta sentsibilidade guztietako 200 emakume baino gehiago helburu komunaren alde alkartuta: gizonen eta emakumeen arteko benetako bardintasunean aurrera egitea. Aurton, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzeak bere itxurarik onena erakutsi dau, demokraziako hamaika agintaldietan Bizkaiko Batzarretan noiz edo noiz jarlekua izan daben 116 emakumeei omenaldi berezia emoteko.
Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak haserako berbaldian adierazo dauenez, aintzatespen hori, Bizkaiko batzarretan “gizon baino emakume gehiago garan” unean heldu da (26 emakume eta 25 gizon). “Batzar honetatik igarota, emakumeek geure lidergoaren alde dagon eretxi publikoa sortzea bultzatu dogu, holan emakumeen gaitasun politikoaren inguruan egozan mitoak lurrera botaz eta lidergoko postuetan egotea ohikoa izatea be lortuz”, esan dau. Eta, horren ostean adierazo dau bardintasun horrek “ez dauela esan gura gizonak baino gehiago izan behar garanik, baldintza berberakaz lan egin behar dogula baino, alkarren ondoan, ezelango desbardintasun barik”. Bukatzeko, konbidauen harmailetan ikusten ziran gizonei eskerrak emon deutsee euren laguntzarengaitik eta “holango batzar berezian gugaz egoteagaitik”. Emakumearen Nazinoarteko Eguneko beste ekitaldi erreibindikatzailea da, eta ekitaldia “instituzionalizetea” gurako leukela esan dau.
Horren ostean, udalerrietako sentsibilitate politiko guztiak ordezten dituen sei emakumek (Ane Legarretaetxebarria, EAJ/PNV alderdiko Fruizko alkateak; Ima Garrastatxu, EH Bilduko Durangoko alkateak; Mª José Blanco, PSEko Portugaleteko alkateordeak; Laura Casado, Etxebarriko zinegotzi eta Herriaren Ahotsa taldeko kideak; Paula Amieva, Elkarrekin Podemoseko Getxoko zinegotziak; eta PPko Natalia Aranduyk, Martiaren 8ko, Emakumeen Nazinoarteko Eguneko, Erakundeen Arteko Adierazpena irakurri dabe. Adierazpena EUDELek (Euskal Udalerrien Alkartea) prestau dau, Emakundegaz lankidetzan (Izaskun Landaida zuzendaria ekitaldian egon da), eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu dabe. EUDELeko Batzorde Betearazleko Bardintasun ordezkari moduan Josune Irabien Amurrioko alkatea etorri da.
“EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Emakumeen botereak mundua aldatzen du” izenburuagaz, udal guztiakaz adostutako Adierazpenak adierazoten dau bardintasuna “ez dala soilik oinarrizko giza eskubidea, baita mundu baketsua, oparoa eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria”, eta “konpromiso irmoa” adierazo dau “bardintasunezko gizarte inklusiboa eregiten laguntzeko, persona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituana tokiko bizitzan”. Adierazpenak, domeka honetarako, martiaren 8rako, “antolatuta dagozan mobilizazinoetan modu aktiboan parte hartzeko dei egiten deutse herritarrei”.
Lurraldeko udal gobernuetako ordezkaritza zabala be egon da, horreen artean alkate honeek: Amaia del Campo (Barakaldo), Amaia Aguirre (Getxo), Aintzane Urkijo (Santurtzi), Aitziber Oliban (Erandio), Elixabete Uribarri (Plentzia), Jone Antsotegi (Aulesti), Esther Apraiz (Derio), Mª Teresa Artetxe (Morga), Angela Eguía (Gordexola), Saioa Elejabarrieta (Lemoa), Begoña Enbeita (Muxika), Miren Karmele Enbeita (Kortezubi), Maite Etxebarria (Abanto-Zierbena), Irantzu Ibarrondo (Sopuerta), Ainara Otxotorena (Mañaria), Elixabete Uribarri (Plentzia) edo Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster).
Gernikako ekitaldian ez dau hutsik egin Foru Gobernuko ordezkaritza zabalak, Elena Unzueta, Teresa Laespada, Lorea Bilbao eta Ainara Basurko diputatuek, hain zuzen be. Eurakaz batera, konbidauak eta omenduak egon dira jarrita, goraino beteta egon dan aretoan, kolore politiko guztietako legebiltzarkideak, kongresuko kideak edo batzarkideak, hain zuzen be.
OMENALDIA ETA AINTZATESPENA
Idazkia danen artean irakurri ostean, 1979tik, Demokrazia barriro ezarri zanetik Bizkaiko Batzar Nagusiak barriro beharrean hasi ziranetik, bertan jarlekua bete daben 116 emakumeei egin jaken omenaldia eta aintzatespenen banaketa hasi da. Datorren apirilean 41 urte beteko dira.
Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, bost batzarkide historikoren berbaldiei emon deutse bidea. Omenaldia jaso daben emakume guztien izenean, berba batzuk egin ditue. Ordena honetan, honeek igo dira Batzarretxeko atrilera: Gloria Ucar (PP), Ana Tellería (Elkarrekin Podemos), Janire Galarraga (PSE), Irune Soto (EH Bildu) eta Ana Madariaga (EAJ-PNV), Bizkaiko Batzar Nagusietako lehenengo emakume Lehendakaria izan zana.
Horren ostean, 116 batzarkideen izenak eukazan bideoa emon da, eta gero, Ana Otaduik eta gaur alderdi politiko guztietako emakumeek osotu daben Mahaiko kideek –Arantza Urkaregik (EH Bildu), Begoña Gilek (PSE-EE), Eneritz de Madariagak (Elkarrekin Podemos) eta Carmen Carrónek (PP)–, Otaduiren berbetan “gure historiaren, gure askatasunaren eta gura dogun bakearen ikurra dan haretx orria eukan orratz bat” emon deutse omendutakoei. Ohorezko aurreskuak, Miren de Miguel Bilboko sopranoak abestu dauen Iparragirreren, XIX. mendeko bardoaren, “Gernikako Arbola” ereserkiak, eta Gernikako Arbolaren azpian ateratako familiako argazkiak emon deutsie amaierea Bizkaiko Emakume Hautetsien IV. Batzarrari.
Alderdi politiko nagusien ordezkari gorenen artean, batzar berezian honeek hartu dabe parte: Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak (EAJ/PNV); Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia; Sonia Pérez Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merktaritza eta Kontsumo Sailburu eta PSE-EEko zuzendaritzako kideak; Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko Legebiltzarkideak; eta Amaya Fernández Euskadiko PPko jarduneko presidente eta alderdi horrek Bizkaiko Batzar Nagusietan dauen bozeroaleak.
Gernikako ekitaldian ez dau hutsik egin Foru Gobernuko ordezkaritza zabalak, Elena Unzueta, Teresa Laespada, Lorea Bilbao eta Ainara Basurko diputatuek, hain zuzen be. Eurakaz batera, konbidauak eta omenduak egon dira jarrita, goraino beteta egon dan aretoan, kolore politiko guztietako legebiltzarkideak, kongresuko kideak edo batzarkideak, hain zuzen be. Lurraldeko udal gobernuetako ordezkaritza zabala be egon da, horreen artean alkate honeek: Amaia del Campo (Barakaldo), Amaia Aguirre (Getxo), Aintzane Urkijo (Santurtzi), Aitziber Oliban (Erandio), Jone Antsotegi (Aulesti), Esther Apraiz (Derio), Mª Teresa Artetxe (Morga), Angela Eguía (Gordexola), Saioa Elejabarrieta (Lemoa), Begoña Enbeita (Muxika), Miren Karmele Enbeita (Kortezubi), Maite Etxebarria (Abanto-Zierbena), Irantzu Ibarrondo (Sopuerta), Ainara Otxotorena (Mañaria), Elixabete Uribarri (Plentzia) edo Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster).
Bigarren mailan, eta konbidauen tribunatik, hainbat gizonek jarraitu dabe Bizkaiko Emakume Hautetsien IV. Batzarra, Aitor Esteban Kongresuko diputatu eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari izandakoak, edo Jon Andoni Atutxa, Emilio Lobato, Oscar Arana, Zigor Isuskiza, Mikel Bagan edo Unai Lerma batzarkideek.