Eudel

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak EUDELen bidez euskal udalei bidali die “COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetako arduradun politiko eta zuzendarientzako gomendioen dokumentu teknikoa”. Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzak egin du dokumentu hori. Bertan, gomendio orokorrak ematen zaizkie gizarte-zerbitzuei eta lehen mailako arretako profesionalei, zerbitzu horiei funtsezko zerbitzu-izaera eman baitzaie.

IKUSI DOKUMENTUA

EUDELen laburpena: Gai garrantzuenak

Gomendio orokorrak ezarri dira gizarte-zerbitzuentzat eta lehen mailako arretako profesionalentzat.

Gomendio orokorrak gizarte-zerbitzuentzat

  • Prozedurak sinplifikatzea.
  • Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzaren gomendioak betetzea.
  • Arreta presentzialaren ordez, arreta telematikoa
  • Hirugarren sektoreko erakundeekiko jarduerak koordinatzea eta boluntarioen lana koordinatzea eta zuzentzea.
  • Zerbitzuen egitura administratiboak eta teknikoak indartzea eta berrantolatzea.

Profesionalentzat:

  • Aurrez aurreko lanak egiteko prest egotea, beharrezkoa bada.
  • Urrutitik esku hartzea, azken hiru hilabeteetako zerbitzuen erabiltzaileekin araututako eran harremanetan jarrita.
  • Talde ahulen konfinamendua eta arreta
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) zereginak doitzea eta plan bat prestatzea isolamendu-ordena duten ospitaleetako altetarako.
  • EELZn borondatezko baja duten pertsonei telefono bidezko jarraipena egitea.
  • Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonekin telefonoz komunikatzea.
  • Herrian dauden egoitza-baliabideekin, publikoekin nahiz pribatuekin, etengabeko harremana
  • Arreta berezia jartzea adingabeak, guraso bakarreko familiak, nahi ez den bakardadeko egoerak, emakumeen eta/edo adingabeen aurkako indarkeria daudenean, besteak beste.
  • Prestazio ekonomikoak preskribatzea, bete gabeko oinarrizko beharrak antzematen direnean. (Eskualde behartsuetan, berariazko planak egitea prestazio ekonomikoetarako sarbidea bermatzeko).