Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta lkerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.
Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.
Gordailu bakar batean bildu dira laguntza berriak, lehendik dauden laguntzen aldaketak, karga arintzeak, moratoriak eta luzapen automatikoak hainbat arietan, batez ere, oinarrizko premietan eta etxebizitzaren alokairuan. lnformazioa etengabe eguneratzen da, ia egunero gertatzen ari diren arau-aldaketei eta -garapenei erantzuteko.
Webguneak hainbat irizpideren arabera, laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen du, eta,behin interesgarriak izan daitezkeenak aurkitu ondoren, laguntza bakoitzaren ezaugarne1 buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du {hartzaileak, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, sartzeko baldintzak, organo kudeatzailerako estekak,prozedura,datak, etab.)
Ataría esteka honetan dago eskuragarri: