Vitoria-Gasteizen, urriaren 20an. Gaur goizean, Lakuan, lehen bilera egin dute Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, berriki karguan sartu ondoren. Euskal udalen ordezkaria sailburuak deitutako bileran izan da, Sailaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen artean iritziak eta asmoak trukatzeko.
Bileran, Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabalek eta EUDELen zuzendari nagusi Mar Zabalak ere parte hartu dute, eta bi erakundeetako arduradunek beren eskumeneko esparru eta jardueretan elkarrekiko koordinazioaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa berritu dute.