Eudel

2013an EUDEL eta HAEE-IVAPek udal zuzendaritzetako langileei begirako ibilbide berria eskaintzen dute -bi edizio Bizkaian eta bat Gipuzkoan-. Aurten bakarrik, eskari kopuruak 100 izen-ematetik gora egin du, aurreko bost edizioetan (2008-2012) izandako partehartze osoa berdindu duelarik

Gaur egungoa bezalako krisi ekonomikoko testuinguru batean, baliabide publikoen kudeaketa eraginkor eta iraunkorrak are garrantzi handiagoa hartzen du. Horregatik, EUDELek egokitzat jo du udalen kontu-hartzaile eta beste sailetako zuzendarien gai ekonomiko-finantzarioen prestakuntza sendotzea. Programa hau, halaber, sareko topaketarako eta lanerako espazioa izango da, sektore honetako profesionalentzat.

Programa osatzen duten 8 saioetan, Estatuko araudi berriak (Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legea) tokiko euskal gobernuei nola eragiten dien aztertuko da, bai eta udalak nola egokitu daitezkeen Lege berrira ere, aurrekontua, diruzaintza, kudeaketa finantzarioa eta diru-bilketa planifikatzen lagunduz.

Gaiak:

  • Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoa eta bere aplikazioa Euskadiko udaletan.
  • Udal Aurrekontua, udal politikaren tresna gisa.
  • Kudeaketa Finantzarioa eta Diruzaintza.
  • Zergen kudeaketa eta Zerga-bilketa.