Eudel

Kongresuaren Osoko Bilkurak, lehengo ostegunean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko legea onartu zuen, eta Senatura igorriko da. Urtarrila baino lehen behin betiko onartuta egotea espero da.

Txostenean, argi eta garbi geratu zenez, tokiko eta autonomietako administrazioen goi-karguaren instrukzioa egiteko eta hura zigortzeko eskumena administrazio berarena izango da, ez ordea, Estatuko Administrazio Nagusiarena edo Ogasun eta Herri Administrazioen Ministroarena, Gobernuak hasieran aurreikusi zuen bezala.

Araua aurrera atera da PP, CiU, EAJ-PNV, Coalición Canaria, UPN eta Foro Asturias taldeen laguntzaz. Kontra bozkatu zuten honako indar hauek: PSOE, Izquierda Plural (IU-ICV-CHA), UPyD, Amaiur, ERC, BNG eta Compromís-Equo. Nueva Canarias eta Geroa Bai abstenitu ziren irizpenaren zati handienari dagokionez.