Eudel

EAEko toki-erakundeek 20 milioi euro izango dituzte enplegua sortzeko proiektuak abian jartzeko, baldin eta proiektuok beren inguruetako garapen sozioekonomikoari eta modernizazioari eragiten badiote.

Aurrekoaz gain, urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren Erabakien artean, Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren beste bi laguntza-deialdi ere onartu ditu, 1,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Hirurak ere Enplegua Suspertzeko 2013-2016 aldirako Planaren barruan daude, eta Eusko Jaurlaritza eta EUDEL erakundeen arteko lankidetza-ahaleginaren ondorioz etorri dira.

Enplegua Suspertzeko Programak, ekintzailetza zein enplegu-politika aktiboak sustatzeko eta babesteko tresna berrien garapena indartzeko beharra planteatzen du, gazteei eta lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei arreta berezia ipinita. Era berean, Programak biltzen dituen neurrien artean aurreikusita dago ETEei eta autonomoei finantzaketa eskaintzea, bai eta enpleguko sektore intentsiboetan jarduera ekonomikoa garatzeko pizgarriak ematea ere.

•    ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKIAN TOKIKO EKINTZETARAKO LAGUNTZA-DEIALDIA

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia Euskadiko udalerri guztietan enplegua sortzera bideratuta dago, baina nagusiki krisialdi ekonomikoak bereziki astindutako eta langabezia-tasa handiko inguruetatik datozen proiektuetara; zehazki, % 15,60 baino langabezia-tasa handiagoa erregistratuta daukaten udalerrietara.

Laguntzotarako 20.000.000 euro bideratuko dituzte.

•    TOKIAN TOKIKO EKINTZAILEAK BABESTEA

Laguntza hauen helburua da enpresa-ekimenen sorrera babestea eta sustatzea; dela autoenplegua sustatzen dutenak, dela bestelako forma juridikoren batekin enplegu-gune eta interes estrategikoko sektore berriei lotuta daudenak lurralde-esparru bakoitzean.

Kontrataziorako laguntzak

Laguntza hauen helburua Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak ohiko lan-merkatuan eta toki-enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoa ematea da.

•    EKINTZAILETZAKO TOKI-PROIEKTUEN BARRUAN ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEA

Eusko Jaurlaritzak, halaber, ekintzailetzako toki-proiektuen barruan enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko laguntza-deialdia onartu du. Laguntzotarako milioi bat euro bideratuko dute.

Enpresa-proiektu berriak ezartzeko sustatzaileen tutorizazioa eta laguntza udalerriek, udalerrien elkarteek, mankomunitateek, koadrilek edota haiei lotutako zein haien mendeko erakundeek egin beharko dute.

LAGUNTZARAKO DOKUMENTAZIOA