Hitzarmen honen helburua Udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztea da. Sistema honi esker, herritar guztiek berdintasuna izango dute eskubideei dagokienez.
2013 urtean 30 udalek eta 8 mankomunitateek zerbitzua erabili dute eta bere erabilerak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan dute.
2014 urteari begira, gaur egungo aurrekontuen aurreikuspenaren arabera, baldintza berberak mantenduko lirateke:
- 51 hizkuntzatara itzultzea bermatuko du, bai eta interesa duten udalerri nahiz mankomunitate guztientzako telefono pack-ak mantentzea ere; era berean, minutuak biztanle kopuruaren arabera banatuko dira.
- Minutuen guztizko kopurua solidarioa izango da; horrenbestez, urte bukaeran, udalerri edo mankomunitate batek ez baditu esleitutako minutuak kontsumitu, minutuok minutuen poltsa komun solidario batera pasatuko dira, gainerako udalerri zein mankomunitateen artean banatzeko.
- Minutuen poltsa nahikoa izango ez balitz, hasieran esleitutako minutuen kontsumoa gainditu duten udalerri edota mankomunitateek bere gain hartu beharko dute gehiegizko gastua, eta zerbitzua ematen duen enpresari gehiegizko kontsumo hori ordaindu.
Interesa duten udalerri eta mankomunitate berriek abenduaren 20a baino lehen atxikimendu orria bidali behar dute hurrengo posta elektronikoaren bitartez: eudel@eudel.net.