Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzatik 2014 urtean bide-segurtasunari buruzko kanpaina 2.000 biztanletik beherako udalerrietara eta herritarrei hurbiltzeko aukera dagoela jakinarazi dio EUDELi.
Aurten, 11 udalerri izango dira ekimen honen onuradunak eta euren interesen arabera aukera hauetako bat hautatu ahal izango dutenak:
- Bide-segurtasunari buruzko informazioa eta materiala duen trafikoko autobusa udalerrira hurbiltzea, azokak, erromeriak, jaiegunak edo bestelakoak aprobetxatuz. Herritar guztiei orokorrean zuzenduta.
- Ikastetxea duten udalerrietan bide-segurtasunari buruzko ekimen bat egitea, trafikoko autobusa ikastetxearen ingurura eramanez neska-mutikoak eskolatik irteten diren orduan. Gurasoei eta adin txikikoei zuzenduta.
- Trafiko istripuak ekiditeko estrategiak pertsona nagusiekin lantzeko prestakuntza-saioak. Kasu honetan Udalak lokala utzi beharko du eta horren berri eman, gutxienez 10 lagun bermatu ahal izateko.
Aukera horietako batean interesatutako udalek otsailaren 20a baino lehen eman behar dituzte hurrengo datuak: gai honetarako udaleko kontaktuaren izena eta telefonoa, baita autobusa udalerrira joatea nahiago dezaten data ere.
*Lehenengo 11 eskariak baino ez dira kontuan hartuko.
*Eskariei arreta jarriko zaie sarrera-ordenari zehatz jarraituz.