Gardentasunaren Aldeko Euskal Udalen Saren barruan, martxoaren 7an, EUDELek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB/AVPD) “Gardentasuna eta Datu pertsonalen Babesa” izenburupean hitzaldia antolatu zuten, politikari zein teknikariei zuzenduta.
Hizlariak: Iñaki Pariente, DBEB/AVPDko Zuzendaria eta Roman Intxaurtieta, DBEB/AVPDko Abokatu Instruktore Ikuskatzailea.
Helburua:
- Datu pertsonalak babesteko eskubideak gardentasunean eta informazioaren erabileran eduki ditzakeen mugak ezagutaraztea.
Edukiak:
- Gardentasunari, Informazio Publikoa Erabiltzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea indarrean hasteak Udalentzat dakartzan ondorioak eta horrek datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekin daukan lotura.
- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
- Gardentasunari, Informazio Publikoa Erabiltzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea.
- Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legea.
Beste erlazionatutako albisteak:
