Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzea. EAEko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (EBPN/ESEP) garatzeko diru-laguntzak: mintzalaguna eta etorkinak.
- Eskabideak aurkezteko epea: 2014/06/20-2014/07/04
- Aurkezteko epe-muga: 2014ko uztailaren 4a
- Diru kopurua: 318.665 euro
- Prestazio ekonomikoa:
Ordainketa bi zatitan egingo da:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori heldu baino lehen HPSren onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean.
Nori zuzendua:
– Euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak
– Eta xede horrekin lankidetza hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak
Aplikatu beharreko araudia:
http://www.euskara.euskadi.net/2014/ebpn_esep_mintzalaguna/eu/r59-738/eu/