Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a. Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburua eta Gasteizko alkateak topaketa institucional bat egin du gaur eguerdian Valentziako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FVMP) ordezkaritza batekin, Ruben Alfaro Eldako (Alikante) alkatea buru zela.
Bi elkarteetako presidenteek agerian utzi dute erronka partekatuak daudela, udalerri bezala eta interes komuneko eremu zabalak, bi elkarteek egiten duten lanean. Bilera horretan, Gorka Urtaran presidenteak EUDELen agintaldiaren erdialde honetako ekintza estrategikoaren ildoak partekatu ditu Valentziako federazioko bere homologoarekin. Ildo horiek azaroaren 11ko Batzar Nagusian jorratu ziren: toki-autonomiaren defentsa eta udalen finantza-nahikotasuna, Europako udalerrien sareekiko aliantzak eta Euskadiko udalek Euskadiko 2030 Agendari egiten dioten ekarpena eta garapen jasangarriaren helburuak.
Topaketa Federazioak berak eta Gasteizko Udalak antolatutako bisitaren barruan kokatzen da. Bisita horrek Valentziako udalerriek hiriak oinezkoentzako, mugikortasunaren eta hiri-jasangarritasunaren arloan dituen konponbideak ezagutzeko duten interesari erantzuten dio.